Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du finantzarioki jasangarriak diren inbertsioei Sánchez-en Gobernuaren aldetik ezezkoa emateak "Nafarroako herritarren ongizatean inbertitzeko duten borondate eza frogatuko lukeela"

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik ziurtatu du Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioei Sánchezen Gobernuaren aldetik ezezkoa emateak “Nafarroako Gobernuak nafarron interes orokorraren onurarako diren inbertsioak egiteko baimena emateko duten borondate politiko eza frogatuko lukeela, eta hortaz, nafarroako herritarren ongizatean inbertitzeko borondate eza”.

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak azaldu duenez “Nafarroako Gobernuak Hitzarmen Ekonomikoaren negoziaketan burutu duen kudeaketa zuzena da 2017an superabita izan zuten komunitateen artean Nafarroa egotearen arrazoia”. “113 milioi horiek ezin izan ziren aurreko jardunaldietan inbertitu Madrilen Estatuaren aldetik bahituak zeudelako Hitzarmena konpondu arte, eta horiek dira orain finantzarioki jasangarriak diren inbertsioetarako erabili nahi ditugunak, horregatik ez genuke Gobernu zentralaren ezekorik ulertuko nafar guztionak diren baliabideak inbertitzeko”, azpimarratu du.

“Finantzarioki jasangarriak diren inbertsio hauek barne dituen lege proposamena bozkatzeko bi egun falta direnean, Sánchezen Gobernuari eskatzen diogu Foru Exekutiboak egiten duen eskabide honi baiezko erantzuna eman diezazion. Nafar jendarteak ez luke beste erantzunik ulertuko, urtarrilean bertan PSNko idazkari nagusia bera, María Chivite izan zenean Nafarroako Gobernuari eskatu ziona diru hori inbertsioetarako erabiltzeko ausardia eduki zezan”, ziurtatu du Martínezek.

Zentzu honetan, Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak María Chivite eta PSN premiatu ditu “Madrilen defenda dezaten, haien alderdikoa den Gobernu baten aurrean, inbertsio hauek nafar jendartearen ongizaterako duten garrantzia”. “Espero dugu behingoagatik nafarron interes orokorra PSNren ohiko interes alderdikoien gainetik egotea”, amaitu du Geroa Baiko parlamentuko eledunak.

Izena eman gure buletina jasotzeko