Itzuli

PP-ren Gobernuak osasun arretarako sarbide unibertsala bermatzen ez duela kritikatu du Geroa Baik

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik ziurtatu duenez, PPren Gobernuak osasun arretarako sarbide unibertsala bermatu gabe jarraitzen du, Dolors Monserrat Osasun Ministroaren hitzak entzun ondoren, honek osasun arreta urnibertsalerako foru legearen aurka Gobernu zentralak aurkeztutako helegitea defendatu baitu, azkenean Auzitegi Konstituzionalak foru legea bertan behera utziz.

Koldo Martínez koalizioaren eledunaren aburuz, “PPk egoera administratibo irregularrean daudenekiko ardura gabezia onartezina erakusten jarraitzen du, horiek izan arren gure gizartean baztertuen eta behartsuen dauden pertsonak”.

“Tamalgarria da PP harro egotea ziurtatuz osasungintza publikoak bere historian pertsona kopuru handienari arreta ematen diola –egia dena, bide batez- baina funtsean demografikoa den datu hori erabiltzea aldi berean ezkutatzeko orain –Osasun Sistema Nazionala ezarri zenetik-  arreta hori ukatzen zaien pertsona kopuru handiena dagoela”, azpimarratu du.

Geroa Baiko bozeramaileak gainera gogorarazi duenez, egungo Foru Exekutiboak, Rajoyren Gobernuaren galarazpen eta oztopoen gainetik, arreta hori bermatzen du, “oinarrizko giza eskubide unibertsala dela uste baitugu, pertsonen arraza, sexua edo erlijioa dena delakoa ere”.

Azkenik, Martínezek PPren Gobernua kritikatu du, “Nafarroako Parlamentutik irteten diren legeak deuseztatzen eta galarazten jarraitzen duelako, modu horretan gure autogobernua erasotuz”. “Are lotsagarriagoa da oraindik horrelakoa bezalako legeekin, herritarren eskubideak aitortzea eta eraginkor egitea bilatzen duen arau aurrerakoia baita, bitartean PPk horiek mugatzen saiatzen delarik”, amaitu du Geroa Baiko eledunak.

Izena eman gure buletina jasotzeko