UPN-k “haien hauteskunde interesak nafarron eta autogobernuaren gainetik jarri dituela” salatu du Uxue Barkosek
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariak ziurtatu duenez, UPN igande honetan Madrilgo kontzentrazioan egotea, “haien hauteskunde interesak nafarron interesen eta autogobernuaren gainetik jartzen dituenaren froga da”. Zentzu honetan, “batzuek Madrilgo kaleetatik inposatu nahi diguten kazike kirats frankista” arbuiatu du.
Horrela adierazi du Barkosek igande honetan Baluarten Geroa Baik antolaturiko ekitaldi politikoan, ‘Nafarroa gehiago, etorkizun gehiago’ lelopean, eta 350 pertsona ingururen partaidetzarekin. Geroa Bairen Iruñeko Alkategai Itziar Gómez, Koldo Martínez parlamentaria eta Hezkuntza zein Garapen Ekonomikoko kontseilariak María Solana eta Manu Ayerdik ere hartu dute parte.
Lehendakariak ziurtatu duenez “gaurko eguna inflexio puntu bat da” eta frogatzen du “Nafarroaren autogobernua defendatzeko gaitasun eza” dutela erregionalistek, “’Gamazo txiki batzuk” direla gehituz, “ez baituzue 40 urtetan transferentzia bakar bat ere borrokatu”.
Uxue Barkosek galdegin du “zer demontre egiten ote duen Nafarroako Parlamentuko lehen alderdiak Madrilen” eta ziurtatu du UPNk igande honetan egiten duena zera dela, “Espainiaren batasuna Foruaren Hobekuntzaren, Hitzarmen Ekonomikoaren, Foru Erregimenaren aurka defendatu, eta Nafarroako autogobernuari gerra deklaratuz”.
Zentzu honetan, Barkosek ziurtatu du politikari batzuek “gertuko historiaren alderik okerrena erreskatatu dutela eta borrokara deitzen ari direla, ezberdina mespretxatzera, harremanetarako modu bakar moduan”. Politikari horiek, jarraitu du, “beldurra erabiltzen dute, beldurti, defentsiban eta indarkeriarekin erantzun dezagun” eta “sentimendu nazional baztertzailea erabiltzen dute”. Gainera, “gezurrean, desinformazioan instalatuta daudela” kritikatu du, bai eta “beldur karga mantentzeko eta horrela haien diskurtsoak exageratu ahal izateko datu faltsuak erabiltzen dituztela”.
Uxue Barkosek ziurtatu duenez protesta horren arrazoia “espainiar politikak bizi duen une hain aztoragarri honetan” zera da, “PSOE zentsura mozio bitartez iritsi dela PPk ordu arte zuen Gobernura. Ez dago gehiago”. “Estatu mailan Kataluniako arazo politiko erreal bati aurre egiteko gobernuen arteko, alderdien arteko balizko elkarrizketa baten aurka dela irudikatzen saiatu dira”, azpimarratu du.
Zentzu honetan, nabarmendu duenez “haien arteko eta gure arteko” ezberdintasuna da Madrilen egon zirenek “haien bandera aurkakoa erasotzeko erabiltzen dutela”, guk ordea “erabaki dugularik sinbolo guztiek, nortasun guztiek, pentsatzeko modu guztiek dugula bizikidetzarako tokia”.
Uxue Barkos