Geroa Baik UPN premiatu du bere kide Casadoren aurrean Nafarroari transferentziak egitea defenda dezan
Koldo Martínez Geroa Bairen Kongresurako hautagaiak Sayas eta Esparza UPNko buruzagiak premiatu ditu “Foruaren Eraentzan jasotzen diren konpetentzien transferentziak defenda ditzan bere kide Casadoren adierazpenen aurrean, gaur bertan Estatuaren zentralizazioaren aldeko bere apustua berretsi baitu eta Nafarroari dagozkion konpetentziak ez transferitzearen alde”.
Martínezen aburuz “desleiala da Nafarroari dagozkion konpetentzien transferentzia 40 urte baino gehiagoz itxaroten egon behar izatea , eta desleiala da egunez egun Nafarroa foru komunitate ezberdindu moduan desagertzea nahi dutela frogatzen dutenen eskutik joatea UPN”.
“Esparzaren hauteskunde premiek eta UPN berriro gobernura itzultzeko bere obsesioak Madrilen interesak nafarron interesen gainetik eta gure autogobernuaren defentsaren gainetik jartzen ari ditu”, ziurtatu du Kongresurako hautagaiak, ziurtatuz “Geroa Bain Nafarroa subjektu politiko moduan defendatzen jarraituko dugu eta ez Estatu kontu moduan, eta Nafarroa ez dela ukitzen defendatzen jarraituko dugu”.