Geroa Baik PSN salatu du "finantzarioki jasangarriak diren inbertsioekin zorroztasun falta eta elektoralismoa" erabili dituelako
Koldo Martínez Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak PSNren zorroztasun falta eta elektoralismoa salatu ditu Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioak direla eta. “Sánchezen Gobernuak onartu duen dekretuak 2018ko superabita aipatzen du eta ez 2017koa sozialistek ziurtatu duten moduan”, azpimarratu du Martínezek, ziurtatuz “zaila izango dela Nafarroako Gobernuak 2018ko defizita betetzea Estatuko Gobernuak komunitate autonomoei eta Foru Komunitateari egozten badizkie Bankiarena bezalako zorrak”.
Geroa Bairen hautagaiak María Chiviteri (PSN) gogorarazi dio PSOEren Gobernua izan zela Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioak galarazi zituena eta PSN eta Sánchezen Gobernua salatu ditu “orain Dekretua onartu duelako, hauteskunde orokorretatik aste gutxira eta hauteskunde helburu hutsarekin”.
“Nafarroako Gobernuak aurreko hilabeteetan superabitaren 113 milioiak finantzarioki jasangarriak diren inbertsioetan erabiltzea eragotzi ondoren, orain hauteskundeen iristearekin PSOEren Gobernuak erakundeak erabiltzen ditu 2018ko superabita inbertitzea ahalbidetzen duen dekretua egiteko, hauteskunde apeu moduan erabiliz”, ziurtatu du Geroa Bairen hautagaiak.
Martínezek ziurtatu duenez “PSOEren Gobernuak 2017an PPren Gobernuak Aurrekontuen Egonokortasunaren Legearekin egiten zuen interpretazio murriztaile bera egin zuen, eta Nafarroako Gobernuari bere superabita finantzarioki jasangarriak diren inbertsioetan erabiltzeko gaitasuna ukatu zion eta, aldi berean, Nafarroako Parlamentuak Foru Legeak onartzeko duen gaitasuna ukatu zion, Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioen Legea Foru Parlamentuak onartu baitzuen”.
“PSN lasai egon daiteke, Nafarroako Gobernuak zorroztasunez eta arduraz egingo baitu lan Sánchezen Gobernuak eragotzi zituen finantzarioki jasangarriak diren inbertsioak egin ahal izateko”, amaitu du Geroa Baiko hautagaiak.