Itzuli

Geroa Baik bere kezka agertu du diskurtso zentralista eta eskuin muturrekoen gorakadaren aurrean

Geroa Baik bere kezka agertu du Vox Andaluziako Parlamentuan agertu izanagatik, “autonomiak bertan behera uzteko bere proposamenarekin, bai eta Oroimen Historikoaren Legea ere eta emakumeen, etorkinen eta LGTBI pertsonen eskubideak deuseztatzeko, hainbeste urtez borrokan eta aldarrikapenetan egon ondoren lortutako eskubide sozialei eraso zuzena diren beste proposamenen artean, eta pertsona guztientzako eskubideak ukatuz”. 

Koalizioaren aburuz, “Vox-en gorakadari Casadoren PP batu zaio, Hezkuntza edo Osasungintza bezalako konpetentzien zentralizazioa proposatuz, eta bere hastapenetatik Hitzarmen Ekonomikoa eta Nafarroaren zerga autonomia bere miran duen Ciudadanos bat”.

Zentzu honetan, eta gaur Ana Beltranek esandako hitzen ondoren, Nafarroaren arrisku egoerari buruz mintzatuz, Geroa Baik ziurtatu du “Beltrán andereak legegintzaldi honetan ohitu gaituen apokalipsiaren diskurtsoa erortzen hasi da, horregatik zentzugabekeria bat da Nafarroako herritarrek horrela ikusten ez duen faltsukeriak errepikatzen ibiltzea. Nafarroa arriskuan badago, Nafarroako autogobernua arriskuan badago, bere alderdiak bultzatzen dituen diskurtso zentralistengatik da hain zuzen ere”.  

Geroa Baik azpimarratu duenez “alderdi populista eta eskuin muturrekoen gorakada Europan eta orain Andaluziako Parlamentuan diskurtso jakin batzuekin oso loturik dago, Beltránek berak Nafarroan egiten dituen bezalakoak batzuk, horretarako mintegi aparta sortuz. Altsasun gertaturikoa gogoratzea komenigarria da, bertan Ciudadanos eta PP bezalako alderdiek Voxekin batera España Ciudadanaren ekitaldi batean parte hartu baitzuten, edo aniztasunaren hormetan agertutako pintadak, azken asteotan Skolae hezkidetza programaren aurka eskuinetik egin diren erasoekin oso lotuta”. 

Geroa Bairen aburuz, “honetan guztian kezkagarriena da UPN-k, Nafarroaren forutasunaren defendatzaile sutsuena dela esan duen alderdiak, formakuntza hauekin akordioa egitea ez ukatzea, nahiz eta haien diskurtso zentralistek gure autogobernuari eta gure foru erregimenari eraso zuzena izan”. “Kezkaz ikusten ditugu Sergio Sayas parlamentariak igorritakoa bezalako mezuak, ez baitzuen Vox-ekin ituna egiteko aukera ukatzen, nahiz eta Vox-ek autonomiak deuseztatzea proposatzeaz gain, pertsona guztien giza eskubideak ukatzen dituen eskuin muturreko alderdia izan”, azpimarratu du.

“Geroa Baitik etorkizunera begiratzen dugu, Ongizate Estatuan eta herritarren bizi kalitatean eragina duten gizarte politikak egiteko tresna hoberena Nafarroaren autogobernua dela defendatuz. Beste batzuk, hala nola UPN, gure foru erregimena deuseztatu, gure eskumenak murriztu eta, larriena dena, herritarren eskubideen aurrerapausoetan atzera egin nahi dutenen alboan kokatzen dira”, nabarmendu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko