Itzuli

Barkosek ziurtatu du Trafiko konpetentzia “eztabaidaezina” dela Nafarroarentzat eta Foru Komunitatea “tenkatzeari utz diezaion” eskatu dio UPNri

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak ziurtatu duenez trafiko konpetentzia Foru Komunitateko “konpetentzia eztabaidaezina” da eta transferentzia honen inguruan dagoen eztabaidan “Nafarroa tenkatzeari utz diezaion” eskatu dio UPNri.

    Uxue Barkosek prentsaurrekoan ziurtatu duenez, Navarra Sumak “Foruaren Hobekuntza mespretxatzen du trafiko konpetentziaren transferentzia Foruzaingoarentzat ukatzen duenean, azken hau delarik prozesu guzti honetan kalteturik handiena”. “Navarra Sumak gezurra esaten du negoziazio hauetan injerentzia egon dela dioenean -PSOE eta EAJren artean kontu honetan egondako paktuari so eginez- eta herritarren beldurrarekin jolasten du Nafarroaren estatus politikoa arriskuan dagoela dioenean”, azpimarratu du.

    Geroa Baiko bozeramaileak ziurtatu duenez “UPNko barne tentsioak UPNren baitan konpondu behar dira, baina Nafarroa tenkatzeari utzi behar diote”. “Navarra Sumari orokorrean, baina UPNri bereziki eman beharreko mezua zera da, martxan dagoen prozesu politikoan arduraz jokatzeko aukera duela, Nafarroa tenkatzeari utziz”, errepikatu du.

    Uxue Barkosek defendatu duenez “Foruzaingoak polizia integrala izan behar du Nafarroan eta une hauetan trafiko konpetentziaren alde lan egin beharra dago”.

    Aitortu duenez, “ezberdintasunak daude PSN eta Geroa Bairen artean” eta azaldu du “Geroa Bairen posizioa argia dela Foruzaingo integralaren inguruan, PSNk interpretazio ezberdinetara irekiagoa dagoen diskurtsoa duen bitartean”.

    Barkosek gaineratu duenez “Nafarroan formakuntza politiko bakar batek ere zalantzan jarri ez duena trafiko konpetentzia bezalakoaren geureganatzea izan da, ez dut PSN horrelakorik egiten ikusi, ez orain Nafarroako Gobernuaren buru dagoen honetan, ez eta aurreko legegintzaldian oposizioan zegoenean ere”. Hala ere, “kezkagarria da UPNk legegintzaldi honen hasieran eta aurrekoaren amaieran hala jardun izana”.

    Foruzaingoak trafiko zerbitzuak esklusiban edo Guardia Zibilarekin elkarbanaturik ematearen aldekoa den galdeturik, Barkosek esan du “trafiko zuzendaritza Foruzaingoaren eskutan” egon behar duela. “Zein modutan osatzen dira gero zerbitzu hauek? Foruzaingoak eskumena duen zerbitzu ugari ikusten ditugu eta hala ere, Gobernu ardurak izan ditugunean, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta Armadari deitzeari inoiz ere ez diogu utzi horretarako beharra izan dugunean. Baina trafiko zuzendaritzaren arduraduna Foruzaingoa izan behar duela zalantzan jartzeak mesede gutxi egiten dio Foruaren Hobekuntzari eta autogobernuari, eraso argia ez bada, eta UPNren utzikeria arduragabea erakusten du”, ziurtatu du.


     

    I+G+B, BEKAK ETA ESPETXE OSASUNGINTZAREN TRANSFERENTZIA

    Trafiko konpetentziarekin batera, Geroa Baiko bozeramaileak I+G+b konpetentziak, beka konpetentziak eta espetxe osasungintza konpetentziak bereganatzeko lan egitearen alde egin du. Gainera, 2020 urtera erronka moduan, Nafarroak Estatuari egin beharreko ekarpena ezartzeko bost-urtekoaren oinarri urtearen negoziaketari heltzea proposatu du.

    Gainera, Uxue Barkosek nabarmendu duenez “Nafarroak UPNren azken Gobernuak utzi zigun ezegonkortasun politikoa gainditu du, egonkortasunezko bigarren legegintzaldi batean aurrera goaz orain, eta datozen asteetan Aurrekontuetarako akordio parlamentario batean adibide argia eduki beharko du, bertan Geroa Baik EH Bildurekin negoziaketan fedea dugularik”.

    Bestalde, aurreikus daitekeen Espainiako Gobernuaren eratzea “berri ona” dela esan du foru parlamentariak, aldi berean nabarmenduz “aukera hau legegintzaldi soil batekoa baino handiagoa dela”. “Akordioak eredu politiko agortu baten birsorkuntza ekar dezake eta hala egin behar du, azken hauteskundeetan ultraeskuinetik bakarrik hazten ari dela ikusten ari dugun eredua baita”, nabarmendu du.

    Barkosek esan duenez “ultraeskuineko aukera horien aurrean, Kataluniako gatazka eta edozein lurralderen errealitatek ekintza politiko demokratikoan eduki beharko du erantzuna; pairatzen ari dugun atzeraldi ekonomikoaren ondorio suntsitzaileei politika zuzenekin eta aberastasunaren birbanaketa bermatuko dutenekin erantzun behar zaie; larrialdi klimatikoari lehenbailehen heldu beharra diogu eta ezin gara eskuin negazionistaren zain egon; eta berdintasun politikek ezin dute atzera pauso bakar bat ere eman”. “Honekin guztiarekin, aurreikusten den Pedro Sánchezen Gobernuak, aritmetikan zaila bezain beharrezkoa politikan den aukera ekarriko du”, ziurtatu du.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko