Itzuli

Nafarroa bere etorkizunaren jabe dela azpimarratu du Geroa Baik eta forutasuna elementu transbertsal moduan defendatu du

    María Solana Geroa Bairen Kongresurako zerrendaburuak asteazken honetan ziurtatu duenez “Nafarroa bere etorkizunaren jabe da eta ez toki onera eramango ez gaituzten lasterbide politikoak bilatuz, nafarron erabakien gainetik pasatzeko salerosian ibili daitekeen objektua”.

    Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren kanpainaren baitan autogobernuari buruz egindako prentsaurrekoan, María Solanak azpimarratu duenez “hainbestetan entzun dugun ‘Nafarroa Estatu kontu’ esaldi famatua, nafarrok zer izan nahi dugun eta bereziki nork gobernatu nahi gaituen edo ordezkatu nahi gaituen erabakitzea ekiditeko azkenaldian gehien entzun dugun argudioetako bat izan da”.

    Solanak ziurtatu duenez, “Nafarroa desagertzea nahi dugula dioten salaketa faltsuen aurrean, Nafarroak bere gaitasun eratzailea berreskuratu dezala bilatzen du Geroa Baik, Estatuarekin buruz buruko paktu berri bat ezartzeko”.

    Gainera, legegintzaldi honetan Nafarroak Estatuari egiten dion ekarpenaren kalkulua berritu beharra dagoela nabarmendu du, eta ziurtatu duenez Geroa Baik akordio berri hori “aurreko legegintzaldian Uxue Barkosen Gobernuak lortutakoa bezalakoa edo hobea, ahal baldin bada” izatea bilatuko du, “akordio gardena, solidarioa eta justua, gure autogobernuaren eta gure Ongizate Estatuaren bizkarrezur izaten jarrai dezan”.

    Solanak azpimarratu duenez “autogobernuarekin hezkuntza, osasungintza eta babes soziala bezalako funtsezko zerbitzuak ziurtatzen eta bermatzen ditugu”. “Autogobernurik gabe, zerbitzu hauek Nafarroatik kanpo hartzen diren erabakiek baldintzatuko lituzkete, beste batzuek gure aurretik edukiko luketelarik erabakitzeko gaitasuna”, esan du, Nafarroak Kongresuan 350 diputatutik bost dituela azpimarratuz.

    Bere aldetik, Esther Cremaes Senaturako hautagaiak ziurtatu duenez “beharrezkoa da ahotsa eta botoa edukitzea Estatuaren birzentralizazio arriskuen aurrean eta gure eskumenen murrizketak edo autonomiaren deuseztapenak gure komunitatearentzako edukiko lituzketen ondorio larrien aurrean”.

    Gainera, adierazi duenez “beharrezkoa da ahots eta boto erabilgarria izatea”, eta ziurtatu du “azken legegintzalditan bi eredu ikusi ditugu gorteetan, bata pankartaren atzean eta hitzaldi sutsu merkeekin, eta bestea Uxue Barkosek ordezkatu zuena, Nafarroarentzako inbertsio garrantzitsuak erakarriz, azken finean, Geroa Bairen eredua den hori”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko