Geroa Baik UPN-PP salatu ditu izua zabaltzeko helburu bakarrarekin mamu identitarioak astintzeagatik
Geroa Baik UPN-PP salatu ditu nafar jendartean izua zabaltzeko helburu bakarrarekin mamu identitarioak astintzeagatik. “UPN-PP-ren diskurtsoa zaharkitua eta iraganekoa da, 2015ean erabili zuten jada eta ez zitzaien balio izan. Agerikoa da nafar jendartea UPN-PPtik uste dutena baino azkarragoa dela”, ziurtatu du Koldo Martínez koalizioko parlamentuko bozeramaileak.
Martínezek azpimarratu duenez “UPN-PPren diskurtsoak agerian uzten du ez dutela Nafarroarentzako etorkizuneko proiekturik, haien helburu bakarra iraganera itzultzea dela, mamuak eta beldurrak astinduz gainera gizartea manipulatuz”. “Ezin espero genezakeen askoz gehiagorik Esparza edo Casadorengandik, urtetan zehar UPN PPren politiken segidan ibili baitan, Nafarroaren autogobernuaren defentsa alde batera utziz, eta PPren egungo apustua birzentralizazioa da, Nafarroaren eskubide historikoak murriztuz gainera”, azpimarratu du.
Zentzu honetan, Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak Casadoren hitzak kritikatu ditu Trafiko konpetentzia dela eta, eta gogorarazi du “azken Osoko Bilkuran, Nafarroako Parlamentuko gehiengoak, UPN barne, Trafiko konpetentziaren transferentziaren alde egin zuela”. “Itun honekin eta adierazpen hauekin, Esparzak Nafarroa defendatzeko duen gaitasun eza agerian geratzen da”, nabarmendu du.
Martínezen aburuz, “argi geratu da UPNk bere hauteskunde eta alderdi premiak Nafarroako herritarren interesen gainetik jarri dituela, Foru Parlamentutik datozen legeak errespetatzen ez dituztenekin batuz, eta Espainiaren batasunaren defentsa gure Foru Erregimenaren eta gure autogobernuaren defentsaren gainetik jartzen dutenekin”.
“UPN-PPren diskurtsuak gainera frogatzen du benetako obsesio identitarioa dutenak eta separatismoari eta independentismoari buruz bakarrik hitz egiten dakitenak erregionalistak eta popularrak direla. Horren aurrean, Geroa Baitik Nafarroarentzako etorkizun proiektu bat defendatzen jarraituko dugu, politika sozial gehiagorekin, osasungintza gehiagorekin, hezkuntza gehiagorekin, garapen ekonomiko gehiagorekin, berdintasun gehiagorekin, kohesio sozial gehiagorekin eta autogobernu gehiagorekin”, amaitu du esanez Geroa Baiko parlamentuko eledunak.
Koldo Martínez