Itzuli

2022 urterako neurri ekonomiko guztiak marrazki global batean osatu behar direla defendatu du Barkosek

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzordearen ondoren Uxue Barkos parlamentuko eledunak nabarmendu duenez, iraila tradizionalki Nafarroako ekonomia publikoaren arkitektura eta azpiegitura definitzeko lanen hasierako hilabetea da. “Nafarroako Aurrekontu Orokorren inguruko lanak hasten dira, zerga arauena ere, eta horiek guztiak marrazki global batean osatu beharrekoak dira”, azpimarratu du. Barkosen arabera, defizit eta zor alorretan gizarteak bere egiten duen esfortzua kontuan hartu beharra dago, eta horregatik eztabaida arkitektura globalean kokatu beharra dago.

    Bestalde, Barkosek Europako eta estatu mailako laguntzen kudeaketa aipatu du ere. Eta zentzu honetan, autonomo eta profesionalentzako estatuko dirulaguntzak Nafarroako errealitatera egokitzeko Geroa Baik datorren osoko bilkuran defendatuko duen mozioa nabarmendu du. Modu honetan, Covid-19aren pandemiak eragindako krisialdiak gogor zigortu dituen sektoreetan onuradun kopuru ahalik eta handiena egoteko helburua lortzea espero du koalizioak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko