Itzuli

Geroa Baik dio Riverak foru erregimenari egindako kritikak “nafar izateko moduari irainak direla”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko eledunak adierazi duenez “Albert Riverak (Ciudadanos) foru erregimenari egindako kritikek Nafarroako errealitatearen eta Nafarroako historiaren ezagutza eza frogatzen dute” eta “nafar izateko  moduari eta Estatu espainiarren egoteko gure moduari iraina dira”.

Komunikabideei egindako adierazpenetan Martínezek defendatu du “Nafarroako autogobernua eskubide historikoen ondorioa dela, Konstituzioak hala aitortua eta bertan jasoa”. “Hitzarmen Ekonomikoa oso akordio ona da, bi gobernuen arteko akordioa”, defendatu du.

Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez “akordioa solidarioa da Estatuko hiritarrekiko, biztanleriaren ehuneko 1,3 gara eta ehuneko 1,6 ematen dugu”. “Ekarpenaren ehineko 30 Estatuaren eta Komunitate Autonomoen zorrarentzako da, bien bitartean nafarrok gure zorra bakarrik ordaintzen dugularik”, azaldu du.

Koldo Martínezek kritikatu duenez “Ciudadanosek aldiro ateratzen du foru erregimenaren gai hau honen inguruko erabilera politiko maltzurra egiteko eta horrela bere alderdiari arnasa emateko bere lehen sozioa, PP alegia, afera zikinetan dagoenean, hala nola Cifuentes andrearen masterra, edota justizia alemaniarraren, belgiarraren eta eskoziarraren ezezkoa justizia espainiarrari politikari kataluniarrak direla eta”.

Jarraitu duen moduan, “Ciudadanosek diskurtso berritzailea eduki nahi du baina ez du diskurtso neoliberal argia baino, foruak bezalako errealitate eta eskubideak ukatuz, eta Espainia bakarra, handia eta askea defendatuz, Nafarroako herritarrengan oroitzapen zeharo tristeak eraginez”.

Honen aurrean kritikatu du “UPN eta PSN alderdiek prentsa oharrak plazaratzen dituztela” baina “inoiz ez dituzte hauteskunde ondorengo akordioak ukatzen haiekin, horrek frogatuz edozer gauza balio zaiela Gobernu postuetara iristeko”.

Martínezek gainera gaitzetsi egin du “UPNk esan izana Nafarroarentzako arrisku handienak ez direla Foruaren aurkako eraso hauek, Aldaketaren Gobernua baizik”. “Oposizioa barregarria, zakarra, lotsagarria, oihuz, banderatxoz eta numeritoz beterikoa da; oposizio penagarria”, amaitu du esanez.

Europa Press bidez.

Izena eman gure buletina jasotzeko