Itzuli

Andaluziako PSOE-k Hitzarmen Ekonomikoaren gainean ez jakintasuna kritikatu du eta PSN-ri bere alderdi barnean pedagogia egin dezan eskatu dio

Koldo Martínez Koldo Martínez

Andaluziako PSOEk Nafarroak Estuari egiten dion ekarpenaren gainean duen ezjakintasuna kritikatu du Gero Baik, Andaluziako Parlamentuako autonomien finantzaketarako lan taldearen baitan Talde Sozialistak erregistratu dituen ondorioak ezagutu ondoren, eta PSNri eskatu dio bere alderdi barnean pedagogia egin dezan.

Koldo Martínez koalizioaren parlamentuko eledunaren iritziz, “Andaluziako talde sozialistaren ondorioak Hitzarmen Ekonomikoari errespetu falta dira eta premisa faltsu batetik abiatzen dira, Nafarroak sistema amankomunari ekarpenik egiten ez diola alegia”. “Estatu mailako alderdietatik orokorrean eta PSOEren aldetik bereziki, Nafarroak Estatuari egiten dion ekarpena zalantzan jartzen den lehen aldia ez da, ekarpen justua eta solidarioa izan arren eta Nafarroako Parlamentuko alderdi guztiek hala aitortzen duten arren”, azpimarratu du.

Zentzu honetan, Martínezek PSNri eskatu dio “adierazpen hutsak egiteaz gain Nafarroaren finantza tresna propio honen defentsa erreala frogatu dezan eta gai honen gainean bere alderdian pedagogia egin dezan ere”. “Alderdi ezberdinetatik Hitzarmen Ekonomikoaren ustezko solidaritate eza argudio moduan erabiltzen dutenak gezurtatzeko beharrean gaude berriro ere, hori ez baita horrela. Ez da lehen aldia eta, azkena izango denik uste ez dugunez, PSNk aurrera pauso bat emateko garaia dela uste dugu haien kideei Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoaren errealitatea azal diezaieten”, azpimarratu du.

Azkenik, Geroa Baiko parlamentuko eledunak nabarmendu duenez “PSOE-Ak jakin beharko luke Nafarroak Foru Ogasun propioa duela eta bere baliabideak kudeatzen dituela, hori pribilegio bat ez izateaz gain, Espainiako Konstituzioak aitortzen den eskubide historikoa izanik gainera, eta ardura handia eskatzen du”. “Berriro esan nahi dugu Nafarroak bere BPGren (%1,6) arabera egiten diola ekarpena Estatuari eta ez bere populazioaren arabera (%1,3), egoera horretan erregimen amankomunean egongo bagina baino gehiago ordaintzen dugularik, modu horretan solidaritate ezaren argudioak desmuntatuz, gehiegitan erabiltzen baitira horrelakoa Nafarroak Estatuari egiten dion ekarpena dela eta”, amaitu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko