Itzuli

Koldo Martínezek deitoratu du UPN-k langabezia datuen errealitatea manipulatzea Nafarroaren ikuspegi apokaliptiko bat irudikatzeko

Nafarroa Estatuan langabezia gutxien duen komunitatea izaten jarraitzen du eta 21.100 pertsona gehiago daude lanean urtebeteren ondoren

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baiko bozeramaile Koldo Martínezek UPN-k Nafarroako langabezia datuen bere balorazioarekin egiten duen errealitatearen manipulazioa deitoratu du, ikuspegi “apokaliptiko” bat irudikatu nahi baitu berriro. Foru parlamentariak gogorarazi duenez “Nafarroa Estatuan langabezia tasarik txikiena duen komunitatea da eta azken hiruhilekoan  3.700 pertsona gehiago daude lanean. Azken urtean Nafarroak 21.100 pertsona gehiago ditu lanean”.

Era berean, Martínezen aburuz “Uxue Barkos buru duen Gobernuaren legegintzaldiko 2 urteetako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren datuak diotenez 7.000 langabetu gutxiago daude Nafarroan”. Hala ere, bozeramaileak azpimarratu du “Geroa Bain argi dugu oraindik asko dagoela egiteko enpleguaren datuak hobetzeko eta bereziki lanaren kalitatea hobetzeko, Madrilen PP-k eta UPN-k Diputatuen Kongresuan onartutako lan erreformak kalitatea nabarmen urritu baitzuen”.

Koldo Martínezek logikoa iritzi du Nafarroak azken hilabeteotan izaten ari dituen datu ekonomikoek UPNren baitan “alarma” sortzea, baina hala ere Javier Esparzaren alderdia animatu du haien oposizio suntsikorra abandonatu dezan, bi urte baitaramatza Nafarroan apokalipsia saltzen eta egunero frogatzen da faltsua dela”.

Azkenik, EPA-ren datuak direla eta, Martínezek adierazi du “langabeziak azken hiruhilekoan gora egin duen arren, oraintxe bertan 6.600 pertsona langabetu gutxiago daudela orain urtebete baino, %16,6 alegia”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko