Itzuli

Geroa Baik Hitzarmen Ekonomikoaren sinadura eta aurrekontuen onartzea nabarmendu ditu foru Gobernuaren “jardun zuzenaren” adibide moduan

Koalizioak azpimarratu duenez 2017 “aldaketaren ilusiotik, lortutako aldaketa errealen tinkotasunera jauziaren urtea izan da”

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak ziurtatu duenez 2017 “hazkunde ekonomikoaren urtea izan da”, “langabeziaren beherakadarena” eta “gizarte politiken finkatzearena”.

2018ra begira, koalizioak erronka moduan nabarmendu ditu “ideiak ematea eta Gobernua laguntzea”, modu horretan “pertsona guztientzako kalitatezko enplegua sortzen jarraitzeko”, bai eta “bizikidetzari eta oroimenari bultzada, horrela iraganeko akatsak ekiditeko eta oraindik bereizten gaituela dirudien hori gainditzeko”.

Horrela adierazi du koalizioak 2017 urtearen balantzea egin duen prentsaurrekoan. Martínez Geroa Baiko Unai Hualde eta Isabel Aranburu parlamentariekin batera agertu da.

Geroa Bairen bozeramailearen aburuz, 2017 “aldaketaren ilusiotik, lortutako aldaketa errealen tinkotasunera jauziaren urtea izan da”. Horrela, “gobernu eta bizikidetza ereduan aldaketa” nabarmendu ditu. “UPNk bakarrik eta bere jendearentzako bakarrik gobernatu zuen, Gobernu hau ordea lau indarren artean lortutako programa akordio batean oinarritzen da, gehiengo sozialarentzat egindako akordioan, eta Nafarroaren gaur egunean eta biharamunean pentsatuz etengabe berritzen dena”, azpimarratu du.

Aldaketa hau ere, jarraitu du “demokrazia ulertzeko moduan ere nabaritu da, ez baita bakarrik botoen gehiengoan oinarritzen, inor kanpoan ez uzteko ahaleginak egiten dituelako ordea, gizarte osoari irekiz”.

Martínezek gainera, Nafarroako Gobernuak ematen dituen “zerbitzu guztiak finantzatzea lortzeko ahalegina” nabarmendu du, 2017 amaieran onartutako “zerga ikutuen bitartez”

Halaber, legegintzaldiko hirugarren Nafarroako Aurrekontu Orokorren onartzea baloratu du, “legegintzaldiko sozialenak” direla esanez, “ekonomia eta enplegua bultzatzea ahalbidetuz” eta “gure komunitatearen egonkortasun politikoaren froga zehatzena direnak” alegia, ziurtatu du.

Era berean, Geroa Bairen bozeramailearen aburuz, Nafarroako Gobernuaren jardun zuzenaren “agerkaririk hoberena foru Komunitatearen eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren berritzearen sinadura izan da, eta “Barkosen arrakasta” dela esan du, ziurtatuz “akordioaren ardura bakarra Nafarroako Gobernuarena dela”. Baloratu duenez, akordio “zuzena, errealitateari lotua eta Estatuko hiritarrekin solidarioa” eta “egonkortasun ekonomikoa ematen duena, gizarteari etorkizuna bermatuz eta Nafarroan apokalipsia egongo zela iragartzen zutenak barregarri utziz”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko