Geroa Baik bere ekimenez Lorenzo Goicoa ikastetxearen pista itxi izana baloratu du, tokiari erabilgarritasun handiagoa ematen baitio
Koalizioak Nafarroako Aurrekontuei aurkeztutako zuzenketak ikastetxearen patioko lanak jada martxan egotea ahalbidetu du
Geroa Baik ziurtatu duenez, koalizioak Nafarroako Aurrekontuei aurkeztutako 60.000 euroko zuzenketak Lorenzo Goicoa ikastetxeko patioko lanak jada martxan egotea ekarri du, ikastetxeko pistaren inguruko itxitura ahalbidetuz.
Koalizioak nabarmendu duenez, pistak bi helburu ditu: alde batetik, eskola ordutegian ikastetxeari lotutako errekreo toki moduan; eta bestetik, eskolaz kanpoko jardueretarako eta arratsaldetan Indurain Anaiak Polikiroldegiko espazioak saturatzen dituzten kirol eskola ugarirentzako jarduera ludiko eta kirol jardueretarako polikiroldegi espazio moduan, herrian espazio hauentzako eskaera handia baitago.
Geroa Baik azpimarratu duenez, “antzinako aldarrikapena da hau, tokiko kirol klubena bereziki, espazio honetan erabilgarritasun handiagoa lortzeko, estalirik egon arren ez baitzuen entrenamendu jakinetarako balio edota izaera ofizialeko kirol lehiaketetarako ere. Pista udal kiroldegiaren ondoan estrategikoki kokaturik dago eta bere inguruko itxiturak orain arte ezinezkoak ziren desdobleak ahalbidetuko ditu”.
Horrela, ikastetxeko pistaren inguruko itxiturak eguraldi txarretik babestuko du espazioa, horrela bere aprobetxamendu hobea ahalbidetuz. Apezetxea Anaiak enpresari esleitutako lanak abuztu hasieran hasi ziren, ikasturte berria hasteko datetan amaiturik egon daitezen.
Koalizioak bere poza agertu du “60.000 eurorekin Nafarroako Aurrekontuetara aurkeztu zen zuzenketak, Lorenzo Goicoa ikastetxeko pista estalia bezalako hezkuntza espazio bat hobetzea ahalbidetu izanagatik”.