Itzuli

Geroa Baik Gobernu zentralak Nafarroako Parlamentuko ordainsarien legeari jarritako betoa kritikatu du

Koldo Martínez Koldo Martínez

Nafarroako Parlamentuan aho batez onartu zen ordainsarien deuseztatzea eskatzen zuen lege proposamenari Gobernu zentralak jarritako betoa kritikatu du Geroa Baik, azpimarratuz PPren injerentzia berri bat dela Nafarroako Ganberatik sortzen diren proposamenen gainean.

“Nafarroako Parlamentuan onartzen diren lege eta proposamenei PPren eraso  berri baten aurrean gaude eta, azken finean, Nafarroako autogobernuari erasoa beraz”, nabarmendu du Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentu taldeko bozeramaileak. Martínezen arabera, “PPren gobernuak oso altuera politiko eskasa agertu du, lege proposamen hori Kongresuan tramitatzea eta eztabaidatzea ere ekidin baitu”.

Geroa Bairen parlamentuko bozeramailearen aburuz, lege proposamen hau eztabaidatzeko PPren ukapenak “ordainsariak bezalako pribilegioak kentzeko duen borondate eza agertzen du”, proposamenak ordainsari horiek langabezia laguntzekin ordezkatzea planteatzen baitzuen, gainontzeko langileekin gertatzen den moduan.

“Ordezkari publiko garen heinean uste dugu politikagintzan jarduten dugun pertsonen edozein pribilegio egoera deuseztatzeko betebeharra dugula. Frogaturik geratu da hiritarren arteko ezberdintasun egoerak deuseztatzeko PPren borondate eza”, amaitu du Martínezek. 

Izena eman gure buletina jasotzeko