Geroa Baik Estatuko abokatutzak Sexu eta Ugalketa Osasunaren Foru Dekretuaren aurka jarritako helegitea gaitzetsi du
Geroa Biko parlamentuko eledun Koldo Martínezek deitoratu du Estatuko Abokatutzak Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko 103/2016 Foru Dekretuaren aurkako helegite bat aurkeztu izana. Martínezek nabarmendu duenez “foru Gobernuak onartutako arauak etorkin irregularren kolektiboari aitortzen dizkion zerbitzuetan fokatzen da helegitea, bere egoera administratiboa dela eta ahulen daudenengan alegia”. “Helegiteak desberdintasunak sustatzea helburu duen politika batzuen fruitua da eta ez gaude hori onartzeko prest”. Zentzu honetan, ziurtatu du “nafar guztientzako osasun arreta integrala defendatzen dugu, kolektibo baztertu eta ahulenentzako ere”. “Alderdi Popularrak baliabideak ukatuz pertsona hauentzako eskubideak ez aitortzeaz gain, gainontzekoek egitea ere galarazten du”.
Martínezek nabarmendu duenez “nafar autogobernuari eraso berri bat da, nafar legeen aurka Auzitegi Konstituzionalak jarritako helegiteei gaineratuz edo Komunitateari transferitzeko zain dauden eskumenen zerrendari gehituz”. “Bilakaera berzentralizatzaile honek, behin berriro ere, ez du politika auzipetzeko inolako lotsarik, oraingo honetan, politikagintza aurrerakoiak ezartzea ekidinez”.