Bardeetako tiro eremura Parlamentuko bisita bati jarritako betoari buruzko azalpenak eskatuko dizkio Barkosek Defentsa Ministerioari
Instalazio militar honen inguruan Gobernuak duen “opakotasuna eta gardentasun falta” kritikatu du Foru senatariak
Uxue Barkos senatariak Defentsa Ministerioari zuzenduriko parlamentuko galdera bat erregistratu du gaur Goi Ganberan, Bardeetako Tiro Eremura Nafarroako Parlamentuko ordezkaritza baten bisita zergatik ukatu den jakiteko helburuarekin.
Modu honetan, Barkosek aurkeztutako ekimenean azpimarratzen denez, “pasa den irailaren 9an Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarrak parlamentuko ekimen bat tramitera onartu zuen Landa Garapen eta Ingurumen Batzordeko ordezkaritza batek Bardeetako Tiro Eremura bisita egin zezan, horrela «instalazioak eta bertan burutzen diren praktika eta ariketa militarrak lehen eskutik ezagutzeko, bai eta tiro eremua dagoen ingurune naturalean sor daitezkeen balizko kalteak ere zeintzuk diren jakiteko».” “Geroago, -jarraitzen du- urriaren 17an, Defentsa Ministerioak erakundearen bisita debekatu zuen, horretarako «arrazoi operatiboak» argudiatuz”.
Horregatik, Barkosek Defentsa Ministerioa premiatzen du “arrazoi operatibo horiek zeintzuk diren” azal ditzan, bai eta horiek “noiz konponduko dituen” ere jakitera eman dezan, horrela Foru Ganberaren ordezkaritzak bisita instituzionala egiteko aukera irekiz.
Zentzu honetan, “ezaugarri honetako instalazio baten inguruan Defentsa Ministerioak, beste behin ere, agertutako obskurantismoa eta gardentasun eza” kritikatu ditu foru senatariak, “kontuan izanik gainera Biosferaren Erreserba den Parke Natural betean kokaturik dagoela eta bertan espainiar Armadak su errealarekin maniobrak egiten dituela, horrek inguruko herritarrengan eta ingurunean duen arriskuarekin”.
Ildo honetan, Geroa Bai tiro eremu honen aurka erabat dagoela berretsi du Barkosek eta “ulertezina eta irrazionala” deritzo esparru honek “erabilera militarra edukitzea erabilera zibila eduki ordez, azken hau ulergarriagoak Parke Natural eta Biosferaren Erreserba den eremu honekin”.
Uxue Barkos