Itzuli

Geroa Baik dio doako osasun arretaren gaineko Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena autogobernuari “eraso berri bat” dela

UPNk “gure foru erregimena ezabatu nahi dutenekin batu nahi izatea” kritikatu du

Geroa Bairen iritziz Nafarroako herritar guztiei doako osasun arreta aitortzen dien foru legea bertan behera uzten duen Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena autogobernuaren aurkako “eraso berri bat da” eta “PPren Gobernuaren politika zentralista eta jakobinoaren ondorioen beste adibide bat da”.

Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariak prentsaurrekoan kritikatu duenez, Gobernu zentralak oinarrizko legediaren “interpretazio itogarria” egiten du “lege aurrerakoiak egiten dituzten eta politika aurrerakoiak ezartzen dituzten komunitateek horiek aurrera ateratzea ekiditeko”, eta deitoratu du “jada 17 direla Estatuko azken exekutiboek helegitea jarri dioten foru legeak”.

“Gure lege gaitasunaren etengabeko murrizketa bizi dugu, honako honetan, modu bereziki mingarrian”, azaldu du Hualdek, galdeginez “non dauden UPNko ‘navarrisimoak’ testuinguru honetan”.

Geroa Baiko ordezkariak kritikatu duenez, doako osasun arretari buruzko legea bertan behera uzten duen ebazpena ezagutu den egun berean, Javier Esparza UPNko presidenteak “zalaparta handiz iragarri du Nafarroaren etorkizunerako bere proiektua PPrekin batzeaz gain, ebazpen judizialaren arduradun zuzena alegia, estatuko panorama politikoko indarrik jakobino, zentralista eta antiforalistarenarekin batzea dela ere, Ciudadanos alegia”.

“Esparzak eta UPNk Nafarroako herritarrei eskaintzen dien zera da, gure foru erregimena ezeztatu nahi dutenekin koalizioa egitea, batzea, ekintza batasuna egitea, Hitzarmen Ekonomikoa eta gure autogobernua ezabatu nahi dutela frogatu zutenekin”, azpimarratu du.

Horren aurrean, ziurtatu du Geroa Bairentzat “ahulenak diren kolektiboen eta pertsona behartsuenen defentsarako politika egitea dela lehentasuna” eta ziurtatu du “PP eta Ciudadanosek, UPNren konplizitatearekin, gure kalitatea eta horretarako ditugun tresnak erasotzea onartzeko prest ez gaude”.

Osasun arretari buruzko foru legea bertan behera uztea “PPk foru legeekin duen errespetu faltaren adibide berri bat da, tsunami berzentralizatzailearen politika horrekin, zeharo tamalgarria den eta Auzitegi Konstituzionala erabiliz gainera helburu horretarako”.

“PERTSONA GUZTIEK DUTE OSASUN ARRETARAKO ESKUBIDEA”

Bere aldetik, Koldo Martínez koalizioko parlamentuko eledunak defendatu duenez osasun arreta “ongizate estatuaren oinarrizko zutoinetako bat da”, eta “pertsona orok du osasun arreta jasotzeko eskubidea”, horregatik, esan duenez “Nafarroan bizi diren pertsona guztiek behar duten doako osasun arreta jasotzea bermatuko duten neurri guztiak defendatzen jarraituko dugu”.

“Gizarte bat osasuntsua izateko bere kide guztiek osasuntsu izan behar dute, pertsona batzuen osasunak gainontzekoen osasunarengan eragina baitu”, azpimarratu du Martínezek, Nafarroako Gobernuak “pertsona hauek osasungintza gastatuko dutena leheneratzeko” neurriak hartuko dituela iragarri izanari balioa emanez, “gainontzeko guztiei bezala doako osasun arreta bermatuz”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko