Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du Gobernuaren hiru urteei buruz UPN-k egiten duen balantzeak haien urduritasuna eta etorkizun proiekturik ez dutela frogatzen duela

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik ziurtatu duenez “Barkosen Gobernuaren uhiru urteei buruz UPNk egiten duen balantzeak  haien urduritasuna eta Nafarroarentzako etorkizun proiekturik ez dutela besterik ez du frogatzen”. Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak azpimarratu duenez “Esparzaren balorazioek argi erakusten dute Barkos Lehendakariak eskainitako kudeaketa datuen aurrean, UPN manipulazioak eta edukirik gabeko kritikak besterik ez eskaini ditzakeela”.

Javier Esparzak gaur egindako prentsaurrekoaren ondoren, Martínezek gogorarazi du Nafarroako Gobernuak “nafar gizarte guztiarekin batera aurrekontu esfortzu garrantzitsua egin duela murrizketak leheneratzeko, Ongizatearen Nafarroan sakontzeko eta aurreko exekutiboek eskubideak murriztu zizkieten pertsona guztiei horiek itzultzeko”.

“Lehendakariak eskainitako datuek, 150 adierazle baino gehiagorekin, frogatzen dute Nafarroa orain hiru urte baino askoz ere hobeto dagoela, ekonomia sendoago batekin, langabezia gutxiagorekin eta gizarte segurantzara afiliazio gehiagorekin”, azpimarratu du Martínezek. Geroa Bairen parlamentuko eledunak gainera nabarmendu duenez “Lehendakariak ez du inolaz ere autokonplazentziazko diskurtsorik egin, are gehiago, horren aurrean beti gaude Gobernua eta hura sostengatzen dugun lau indarrak oraindik gauzak hobetzeko eginahaletan eta martxan jarri diren hobekuntza askok nafar guztien bizitzan oraindik isla errealik eduki ez dutela kontziente gara”.  

Martínezek gaineratu duenez “akordioaren ardurari esker, hiru urte hauetan zehar lege kopuru handia onartu da Nafarroako Parlamentuan, egungo Exekutiboak eta hura osatzen dugun taldeek lan egiterakoan edukitako seriotasuna frogatzen duen balantze bat, UPNk burutako oposizioaren porrot handiarekin kontrajarriz, Foru Komunitatearen errealitate sozialarekin zein ekonomikoarekin ezer ikustekorik ez duen ikuspegi baldar apokaliptikoa eta identitarioa ikusarazi nahian”.

Azkenik, Geroa Bairen parlamentuko bozeramaileak berretsi duenez “Barkosen Gobernuaren aurrean, nafar gizartearentzako etorkizun proiektu bat duela frogatuz, Esparzak eta UPNk berriro ere iraganera begira dagoen proiektu zaharkitu bat eskaintzen dute, gizarte errealarentzako inolako interesik ez duena, UPNrentzak bakarrik baitu, edozein moduz bere interes alderdikoia bilatuz”.

Izena eman gure buletina jasotzeko