Geroa Baik UPN-ren zinismoa kritikatu du Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoa dela eta
Geroa Baik UPNren zinismoa kritikatu du Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoa dela eta, Javier Esparzak egindako prentsaurrekoaren ondoren, bertan erregionalisten buruak ziurtatu baitu UPNk Nafarroako Gobernua lagundu duela Hitzarmen Ekonomikoaren negoziaketetan.
Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramailearen aburuz, “UPN barregarri geratu da ziurtapen hauekin, denok ikusi, entzun eta irakurtzeko aukera izan baitugu nola Esparza eta UPNko beste buruzagiek foru Exekutiboa kritikatu zuten, orain urtebete Hitzarmenaren 63.2 artikuluan oinarrituz 520 milioi ematea erabaki zuenean Estatuak eskatzen zituen 613 milioiak ordaindu ordez”.
“Esparzarenak bezalako ziurtapenekin UPNk bere irudia zuritu nahi du, baina gogorarazi beharra dago Hitzarmena negoziatzen egon den denbora guzti honetan UPN PPren gobernuaren aurrean makurtu dela eta Madrilgo gobernuaren interesen alde egin duela”, azpimarratu du Martínezek.
2017 urtearen gainean UPNk gaur goizean egindako balantzeari buruz gainera, Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak ziurtatu du “datuak zorrotzak direla, UPNk manipulatu nahi duena dela ere”. “Barkosen Gobernuaren erruz Nafarroaren hazkunde ekonomikoa oztopatzen ari dela esatea, errealitatea ez ezagutzea da, gutxi jota. Nafarroa %3 gainetik hazi da 2017an, krisialdiaren aurretik zegoen enpresa kopurua berreskuratu du, Foru Komunitatean langabezia jaitsi du, eta Gizarte Segurantzan kotizatzen duten pertsona kopuruak 9.000 gehiago dira”, amaitu du Martínezek.
Koldo Martínez