Itzuli

Parlamentuko talde guztiek Kontuen Ganberaren papera defendatu dute eta Kontuen Auzitegia “neurriz gain” jardun duela uste dute

Nafarroako Parlamentuko talde guztiek izenpetu dute adierazpen instituzional bat, horretan ziurtatuz Kontuen Ganbera dela “foru Komunitateko sektore publikoaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren kanpoko organo fiskalizatzailea” eta adierazten dute “Kontuen Auzitegiak egindako eskakizuna Foruaren Hobekuntzan hitzartutako lege markoa gainditzen duela”.

Ganberako alderdiek, hots UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, PSN, PPN eta Izquierda-Ezkerra, elkarrekin izenpetutako adierazpen instituzional bat erregistratu dute Parlamentuan, Espainiako Kontuen Auzitegiko presidenteak foru Komunitateko lehendakariari Nafarroako Gobernuaren dokumentazio ekonomiko-finantzario ugari eskatu dizkiola ezagutu ondoren, “Aurrekontu Egonkortasun eta Finantza Jasangarritasunaren Legean aurreikusten diren  plan ekonomiko-finantzarioak direla eta Komunitate Autonomo ugarik burutzen ari dituzten ekintzen fiskalizazioaren testuinguruan”.

Aipatu idatzian, taldeek diotenez, Kontuen Auzitegiak ohartarazten du eskatutako informazio hori bertan esaten den epean bidaltzen ez bada, eskatutakoa betearazteko helburuarekin beharrezko ekintzak egingo dituela.

Honen aurrean, parlamentu taldeek bost puntu dituen adierazpen bat sinatu dute, adieraziz “foru Ganberaren aburuz, bere foru erregimena dela eta, Kontuen Ganbera da foru Komunitateko sektore publikoaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren kanpo organo fiskalizatzailea Lorafna-an jasoatzen den eskumen eskudantziaren ondorioz eta bere eskubide historikoen ondorio logikoa da bai eta Nafarroak zerga eta finantza arloan gozatzen duen erregimen bereziarena ere”.

Bigarren puntu batean esaten da “Hobekuntzaren 18 bis artikuluak Nafarroa eta Estatuaren artean hitzartutako konpromisoaren formula jasotzen dela”. Eta hirugarrenean, testuak dio “foru Parlamentuaren aburuz Kontuen Auzitegiaren eskakizunak Foruaren Hobekuntzan hitzartutako lege markoa gainditzen duela”.

Adierazpenaren laugarren puntuak gaineratzen du foru Ganberak “eskumen gatazka konpontzearen alde dagoela, horretarako Kontuen Ganberaren eta Kontuen Auzitegiaren arteko lankidetza instituzionala planteatuz, aurrekoetan gertatu den moduan”.

Eta azkenik, bostgarrenean, “Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio Nafarroako foru erregimenaren osotasuna gordetzeko ardura duen erakundea den heinean Lorafna-n ageri den moduan, Kontuen Auzitegiak espero duen fiskalizazioarekin aurrera jarraitu nahiko balu, horren berri eman dezan bere defentsan hartu beharreko neurriak hartu ahal izateko”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko