Geroa Baik "hitzetatik ekintzara" jotzera deitu du UPN Forua eta autogobernua defendatzeko
Geroa Baik “hitzetatik ekintzara jotzera” deitu du UPN Nafarroaren Forua eta autogobernua defendatzeko, atzo Javier Esparzak egindako diskurtsoaren eta adierazpenen ondoren “Foruaren defendatzaile moduan agertu baitzen, baina UPN-k, PPrekin batera, Senatuan autogobernuaren aurka bozkatu zuen, Foru Komunitateen eskubide historikoak babesten dituzten legeen aurka eginez, Espainiako Konstituzioa, Gernikako Estatutua eta Foruaren Eraentzaren beraren aurka eginez hortaz, eta, horrekin batera, egiteko dauden konpetentzia transferentzien aurka ere”.
“Lotsagarria da, nahiz eta tamalez ez gaituen harritzen, UPN-ren pasibotasun urteen ondoren nafarrok Estatuari Hitzarmen Ekonomikoaren bitartez zegokiguna baino gehiago ordaintzen egon bait ginen, urtetan zehar Nafarroari dagokion konpetentzia bakar baten konpetentzia ez baitu eskatu nahiz eta Foruaren Eraentzan jaso, eta urtetan zehar Madrilen PP-ren politiken pausoak jarraitu baititu”, ziurtatu du Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak.
Martínezek azpimarratu duenez “Foruaren eta autogobernuaren antitesia da Vox eta Ciudadanosekin besotik helduta ibiltzea, UPN-k Colóneko manifestazioan egin zuen moduan, Espainiaren batasuna defendatzeko baina Foruaren Eraentzaren, Hitzarmen Ekonomikoaren, Foru Erregimenaren eta Nafarroaren autogobernuaren aurka eginez”. “Gure autogobernuaren defentsari dagokionez une erabakigarri batean gaude, Hezkuntza edo Osasungintza bezalako konpetentzien zentralizazioa proposatzen duten diskurtso zentralisten gorakada bizitzen ari baitugu egunotan, eta jakina da haien ikusmira Nafarroaren Hitzarmen Ekonomikoa eta zerga autonomia direla”, azpimarratu du.
Geroa Bairen parlamentuko eledunaren arabera, “UPN-k ez du jakin maila ematen, bere hauteskunde eta alderdi interesa Nafarroaren interes orokorren eta autogobernuaren defentsaren gainetik jartzen jarraitzen baitu”. “Gure foru erregimena deuseztatu eta gure konpetentziak murriztu nahi dituztenen ondoan kokatu da UPN. Hori Foruaren antitesi hutsa da”, amaitu du Martínezek.
Koldo Martínez