Itzuli

Nafarroako Gobernuak UPN eta PP-ren eragozpenen gainetik osasungintza unibertsala bermatzea baloratu du Geroa Baik

Senatuan mozio bati aurkako botoa eman ondoren UPN eta PPk Ongizate Estatuaren oinarrizko elementu bat erasotzen jarraitzea kritikatu du koalizioak

Koldo Martínez Koldo Martínez

Nafarroako Gobernuak UPN eta PPk jarritako eragozpenen gainetik osasungintza unibertsalaren eskubidea bermatzea baloratu gu Geroa Baik, eta ziurtatu du Ongizate Estatuaren oinarrizko elementu bat erasotzen jarraitzen dutela, osasungintza unibertsala alegia, Senatuan mozio bati aurkako botoa eman baitiote non Gobernuari eskatzen zitzaion osasungintza unibertsalreko estaldura berreskuratzea, 2012ko lege dekretuaren mugak bertan behera uztea, 2013an onartutako osasun arretarako foru legea errespetatzea, eta zentzu horretan jarritako auzi helegiteak kentzea.

Koldo Martínez koalizioaren parlamentuko bozeramaileak azpimarratu duenez, osasun arreta unibertsala “Ongizate Estatuaren oinarrizko elementua da, babestu beharra dago, are gehiago egoera administratibo irregularrean dauden pertsonekin, hala nola paperik gabeko pertsonak, aldi berean gizarteko talderik ahulenak direlako”.

Geroa Baiko parlamentuko eledunak gainera bere kezka agertu du, azken finean “UPN eta PPrenak bezalako jarrerek eta politikek Estatua aske uzten dutelako osasunerako giza eskubidearen berme izatearen betebeharretik, eta interes ekonomikoak gailentzen dituztelako arretaren kalitatearen hobekuntza lehenetsi ordez”.

Azkenik, Martínezek modu positiboan baloratu du Nafarroako Gobernuak osasunerako sarbide unibertsala bermatzen jarraitzea, osasun sistematik kanpo dauden pertsonak ordaintzetik aske utziz arrazoi sozialak direla eta, “gure eskumenen jardunaren baitan eta UPN eta PPk bezala, horiek murriztu nahi dituztenek diotena ere, Auzitegi Konstituzionala erabiliz horretarako gainera”.

Izena eman gure buletina jasotzeko