Itzuli

Navarra Sumak osasun egoerarekin egiten duen erabilera alderdikoia gaitzetsi du Uxue Barkosek

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Geroa Baiko eledunak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan esan duenez, osasun prebentzio eta euste neurriak ez betetzeagatik zigor erregimenari buruzko Nafarroako Gobernuaren dekretuari Geroa Baik bere babesa ematen dio. Halaber, Navarra Sumak osasun egoerarekin egiten duen erabilera alderdikoia gaitzetsi du bozeramaileak.

     

    Barkosek ziurtatu duenez, “ulertezina da osasun egoeraren erabilera alderdikoia, eta hori da Navarra Sumak Parlamentuko osoko bilkura baino lehenagoko orduetan azpimarratzen ari duena”. “Ulertezina da beste Komunitate Autonomoetan ikusten ari dugun egonkortasun politiko eza Nafarroan ere badagoela ikusarazten saiatzea, Nafarroan gaitasun handiagoarekin erantzutea ahalbidetzen duten beste baldintzetan baikaude”, ziurtatu du.

     

    Edozein kasutan, Uxue Barkosek ziurtatu duenez aste hau “garrantzitsua izango da pandemiaren bilakaera ezagutzeko, kurbak behera egin dezakeen edo hazkunde murritzagoa izan dezakeen gutxienez jakiteko, eta osasungintza azpiegiturek egoera honi erantzuna eman diezaioketen ezagutzeko ere”.

     

    Barkosek ere Trenasaren egoera aipatu du. Langileriari bere elkartasuna helarazi die, bai eta Parlamentuaren konpromisoa nabarmendu ere, eta Foru Gobernuari gai zehatz honen inguruan zein Foru Komunitateko esparru ekonomiko guztiarengan lan egin dezan eskatu dio.


     

    Izena eman gure buletina jasotzeko