Oroimena eta bizikidetza

Biktima guztiekiko aitorpena eta ordaina

Nafarroak hamarkada gehiegi bizi izan ditu bortizkeria bidegabe modu ezberdinekin eta giza eskubideen urraketekin. Alde batetik, legez-kontrakoa eta bidegabea zen bortizkeria baten erabilera, arrazoi politikoak bitarte 1936an, gerra fronterik egon ez zen Nafarroa batean; erregimen berri bat, frankista alegia, babestu eta finkatu zuena. Bestaldetik, ETAren terrorismoak kalte konponezinak eragin ditu, bai eta zuzendu beharreko apurketa soziala ere. Eta harekin batera, azken hamarkadetan, BVE, Triple A edo GAL bezalako taldeen terrorismoaz gain, giza eskubideen urraketa garrantzitsuak egon dira motibazio politikodun testuinguruetan, oraindik aitortu gabe dauden biktimen kopuru zehaztugabea eraginez.

Geroa Baitik nahitaezkoa deritzogu biktima guztien eskubidea egia, justizia eta ordaina lortzeko, eta horretan foru Gobernuak lanean dihardu jada. Lehen aldiz Gobernuak, Geroa Bairen programan ageri zen moduan, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusia sortu du, oroimen demokratiko baten berreskuratzean lanean ari delarik, bai eta biktimen eskubideei eta gizarteak eskatzen duen errespetuan oinarritutako bizikidetza baketsu nahiari erantzuna emateko politika publikoak bultzatuz.

Zerikusia duten berriak

Izena eman gure buletina jasotzeko