Itzuli

Geroa Baik Iruñeko Alde Zaharreko merkatariek jasandako erasoak eta mehatxuak gaitzetsi ditu

Geroa Baik zeharo gaitzetsi ditu Iruñeko Alde Zaharreko merkatarien aurkako erasoak, gaurko goizaldean sektorearen aurkako eraso pertsonalak zituzten kartelak agertu direla ezagutu ondoren. Koalizioaren udal taldearen aburuz, eztabaida eta elkarrizketa dira ezberdintasunak edo desadostasunak agertzeko balio duten bide bakarrak.

Iruñeko Geroa Baik gainera bere babesa eta elkartasuna adierazi dio merkataritza sektoreari orokorrean eta eraso hauek jasan dituztenei zehazki, bai eta haien askatasunaren jardunean eta zilegitasun osoz haien dendetan kartel hauek jartzeko erabakia hartu duten Iruñeko merkatariei ere, tokiko merkataritzaren defentsa hutsean egiten dutela ulertzen baitu.

Udal taldeak azpimarratu duenez bortxaketa edo mehatxuek ez dute ezertan laguntzen ezberdin pentsatzen dutenen artean edota gai baten inguruan jarrera ezberdina dutenen artean hain beharrezkoa den bizikidetzaren bidean aurrera egiteko, eta horrelako ekintzek Udaletik merkataritza txikiaren onurarako konponbideak edo neurri elkar banatuak bilatzeko egiten ari den lana txartu egiten dute eta, ondorioz, herritar guztien kaltetarako dira.

Azkenik, Iruñeko Geroa Baik herritar guztiei egin dien deialdia tokiko merkataritza babes dezaten, kontziente izan behar baita gure hiriko bizitza bultzatzen jarraitzeko gure auzoetako dendetan erosten eta kontsumitzen jarraitu behar dugula. 

Izena eman gure buletina jasotzeko