Itzuli

Biktimentzako eta Nafarroako gizarte osoarentzako gaurkoa egun garrantzitsua dela nabarmendu du Geroa Baik

Pablo Azconaren iritziz gaur Nafarroak pauso garrantzitsua ematen du eskuin muturrak edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimetatik lehen aldiz horietako hamabi aitortuz

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Geroa Bairen parlamentuko eledunak, Nafarroan eskuin muturrak edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimetatik lehen aldiz horietako hamabi aitortuko direla jakin ondoren azpimarratu duenez, “gaur egun garrantzitsua da Foru Gobernuarentzat eta biktimentzat, baina baita ere nafar gizarte osoarentzat ere”.

    Azconaren arabera, “gaur Nafarroak pauso garrantzitsua ematen du biktima guztien aitortzan eta erreparazioan”, eta gogorarazi duenez, “tamalez urte gehiegitan zehar ahaztura instituzionala eta ikusezintasuna sufritu duten pertsonak dira”.

    Halaber, koalizioaren bozeramaileak azpimarratu duenez, “Geroa Bain oroimen integral baten alde lan egin behar dela defendatzen dugu”, eta gaineratu duenez “ezin da etorkizunera ahanzturatik begiratu”. Horregatik beste behin berretsi du “indarkeriei zilegitasuna modu argian kendu behar zaiela, indarkeria guztiei, eta biktimek egia, justizia eta erreparazioa edukitzeko duten eskubidea” aldarrikatu behar dela.

    Azconak nabarmendu duenez, “Geroa Bai gizarte zuzen eta demokratikoago bat lortzeko aritu da lanean”, eta zentzu honetan “Geroa Bai 2015ean Gobernura iritsi zenean Ana Ollo kontseilariaren eskutik lantzen hasi genituen politika publikoen garrantzia” azpimarratu nahi izan du.

    “Geroa Bairentzat, hortaz, egun ona da hau, biktimak aitortzeko bai eta biktima horien senitartekoei oroitza egiteko eguna da, eta nola ez, duela bederatzi urtetik hona Foru Komunitatean ezarri diren politika publiko horien guztien garrantzia azpimarratzeko eguna, haien fruitua ematen ari baitute”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko