Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du Erorien Monumentuaren gaineko Nafarroako Auzitegiaren sententziak 1936-ko biktimen beharrezko ordainerako udalaren jarduna babesten duela

Itziar Gómez Itziar Gómez

Itziar Gómez Iruñeko Udalean Geroa Bairen udal taldeko bozeramaileak ziurtatu duenez Nafarroako Auzitegi Gorenaren sententziak Iruñeko Erorien Monumentuko kriptan ehortzita dauden gorpuzkien ateratzea babesten du eta “berri positiboa da Iruñeko Udalaren jarduera babesten duelako erakundeek 1936ko biktimekin zuten konpromiso historiko, demokratiko eta etikoa betetzean, bai eta kolpe faxistaren biktimen beharrezko oroimen, justizia eta ordainean aurrera egiten duelako”.

Itziar Gómezek gogorarazi duenez Erorien Monumentuko gorpuzkiak, haien artean José Sanjurjorena, “modu diskretu eta arduratsuan egin zen, Oroimen Historikoaren Legea betetzeko behar etiko eta moralari erantzunez: UPNren Udalak eta Gobernuek hainbeste urtez alde batera utzi zuten legea alegia”.

“Lehen unetik defendatu dugu hobitik ateratzeak beharrezko pausoak zirela 1936ko kolpe faxistaren biktimen familiek herri honetan 80 urtez pairatu duten bidegabekeria aitortzeko eta ordaintzeko; aurreko gobernuek behin eta berriro ahaztu eta saihestu dituen biktimak alegia”, azpimarratu du Geroa Bairen udal taldeko bozeramaileak. 

Zentzu honetan, Gómezek modu positiboan baloratu du 2015ean Nafarroako erakundeetan egondako aldaketak biktimen oroimenean, justizian eta ordainean aurrera egiteko balio izateak” eta ziurtatu du “Nafarroako Auzitegi Gorenaren sententziak orain, sektore batzuek jarritako eragozpenen ondoren, orain arte emandako pauso guztiak babestu dituela”.

Izena eman gure buletina jasotzeko