Itzuli

Nafarroako Parlamentuak Bartzelona eta Cambrilseko atentatuak gaitzetsi ditu

Patxi Leuza Patxi Leuza

Nafarroako Parlamentuak Bartzelona eta Cambrilseko atentatua gaitzetsi ditu ostiral honetan, biktimekiko elkartasuna agertuz Adierazpen Instituzional baten bitartez.

Zehazki, Nafarroako Parlamentuak “Bartzelonan eta Cambrilsen egindako atentatu terroristen aurrean, hainbat hildako eta zauritu eraginez, ‘Estatu Islamikoak’ aldarrikatu duelarik, bere gaitzespen osoa aldarrikatu nahi die gertakizun hauei eta adierazpen honen bitartez agertzen du, alde interesatuari helaraziko diolarik”.

Ganberak bere “doluminak eta elkartasuna” helarazi ditu zuzenean edo zeharka kaltetutako pertsona orori eta Foru Komunitateko hiritar guztiak deitu ditu “aldarrikapen honekin bat egin dezaten eta bortizkeria terrorista gaitzesteko eta biktimekiko elkartasuna agertzeko egingo diren ekitaldietan parte hartzeko”.

Geroa Bairen aldetik Patxi Leuzak bere “elkartasuna” agertu die biktimei eta adierazpen instituzionala onartzeko “guztien adostasuna” nabarmendu du. “Oso garrantzitsua da une hauetan bete elkarrekin egotea”, defendatu du, azpimarratuz “Europak modu serioan pentsatu behar duela zein etorkizunera goazen elkarrekin, bertan jarraitzen duen mehatxu yihadistaren aurrean”. “Neurriak hartu beharko dira eta bihar hitz egin beharko dugu horri buruz, baina gaur denon adostasuna nabarmendu beharra dago”, azaldu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko