Itzuli

Barkosek nafar hiritarren “elkartasuna” helarazi du eta “bake dei” bat egin du

Ehundaka pertsonek babestu dute Nafarroako Gobernuak Bartzelona eta Cambrilseko atentatuak gaitzesteko deitu duen elkarretaratzea.

Uxue Barkos Uxue Barkos

Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkosek, Nafarroako hiritarren izenean, “biktimekiko, haien senitartekoekiko, Bartzelonako hiriarekiko eta Kataluniako herriarekiko elkartasuna eta babesa” adierazi du Bartzelona eta Cambrilseko atentatuen ondoren. Halaber, “bake, bizikidetza eta demokrazia eta askatasunaren harrotasun dei argia” egin du.

Horrela aritu da Barkos komunikabideen aurrean elkarretaratzearen ondoren, foru Exekutiboak deitua, Bartzelona eta Cambrilseko atentatuak gaitzesteko. Ekitaldia minutu bateko isilunea izan da, horren ondoren, gerturatutako guztien txaloekin amaituz.

Uxue Barkosek komunikabideei egindako adierazpenetan azpimarratu duenez, “oraingoz ez dago ziurtasunik” Bartzelona eta Cambrilseko zaurituen artean nafarrik dagoenik, eta esan du hori horrela den baieztatzeko “etengabeko kontatua dagoela”. “Biktima ugari identifikatu gabe daude oraindik eta, hortaz, alerta egon behar baina biktimarik dagoela pentsarazi dezakeen daturik gabe”, gaineratu du.

Nafarroako lehendakariak nabarmendu duenez Nafarroan uda honetan zehar “alerta egotea behar izan duten ekitaldi batzuetan kontu bereziarekin” jardun da, segurtasun indarren eta administraritza ezberdinen arteko lankidetzan.

Hala ere, onartu du “gure gizartea erasotzeko modu nahiko erraza duen terrorismo bati egin behar diogula aurre”. Horregatik, “askatasunaren, demokraziaren eta eskubideen zein eredu sozialaren defentsan adibide ederra hedatzen jakin duen gizarte europarraren harrotasuna defendatzeko” deia egin du. “Defentsa hori, harrotasun hori, terrorismo mota honen aurka borrokatzeko arma paregabea da”, aldarrikatu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko