Itzuli

Barkosen iritziz Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenak polizia abusuen erreparaziorako Foru Legea babesteaz gain, Vox eta PPren seriotasun eta zorroztasun eza agerian uzten du

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen aitortza eta erreparaziorako Foru Legea babesten duen Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena aipatu du Uxue Barkosek. Azpimarratu duenez, ebazpenak legeari babesa emateaz gain, politika judizializatzeko saiakera agerian uzten du eta helegitea egin dutenen (Vox eta PP) seriotasun eta zorroztasun eza agerian uzten du gainera.

    Bestalde, apustu etxeak arautzeko ponentzian erdietsitako akordioak nabarmendu nahi izan ditu Barkosek. “Gizartea eraikitzeko alor garrantzitsu batean egindako lana txalotzen dugu”.

    Geroa Baiko eledunak gainera, koalizioak datorren ostegunean Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuran defendatuko duen mozioa aurkeztu du. Etorkizunean azpiegituren finantzaketa formula moduan ‘itzalpeko bide-sariak’ baztertzea proposatzen du  koalizioaren ekimenak. “UPNk hartutako konpromisoek urtero 100 milioi euro kostatzen zaigu. Ezin dugu ondorengo belaunaldiak zigortzen jarraitu”, azpimarratu du Barkosek.

    Eta kazetarien galderei erantzunez, Uxue Barkosek ‘Memoria y Concordia’ elkartearen eratzea aipatu du, UPNko kideek bultzaturikoa eta oroimen historikoa berrinterpretatzea helburu duena alegia. Geroa Baiko bozeramaileak nabarmendu duenez, UPNk Nafarroako Gobernuaren Bizikidetza Planaren baitan oroimen politikak lantzeko aukera bikaina zuen. UPNko kideen aldetik oroimenaren inguruko elkarte baten sorrera “erantzun pobrea da, konfrontazioa bilatzen duela dirudi”, azpimarratu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko