Koldo Martínezek UPN eta PPri gogorarazi die biktimen arretarako lehen bulegoa Uxue Barkosen Gobernuak sortu zuela
Bake eta Bizikidetza alorrean Nafarroa eta EAEren arteko hitzarmenari eskuinak egindako kritikei erantzun die horrela
Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak, Nafarroako Gobernuak eta EAEko Exekutiboak sinatu duten Bake eta Bizikidetza alorreko hitzarmena defendatu du gaur, UPN eta PPren arbuioaren aurrean.
Martínezek berriro ere gogorarazi du Goi Ganberan Uxue Barkos buru zuen Gobernua izan zela biktimen arretarako lehen bulegoa martxan jarri zuena. “Inork ez zuen inoiz egin, ez UPNk ez eta PSNk”, azpimarratu du senatari autonomikoak, aldi berean gogoraraziz Geroa Bairen bultzadari esker ere onartu zela, eta Alderdi Sozialistaren abstentzioarekin eta eskuinaren aurkako botoarekin, indarkeria politikoko indarkeriaren Biktimen Foru Legea, hari Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarri ziotelarik PPk eta VOXek, eta berriki konstituzionala dela adierazi duelarik Auzitegiak berak. “Lege horrekin harro gaude. Zertxobait deskafeinaturik geratu den legea izan arren, indarkeria politikoko biktimen oroimenean eta omenaldian aurrera egitea ahalbidetzen digu. Biktima hauenean ere”, ziurtatu du Koldo Martínezek.
“Nafarroako Foru Komunitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza hitzarmen hau, oroimenarekin, bakearekin eta giza eskubideekin harremana duten politika publikoak bultzatzeko erkidegoen arteko akordio politikoaren baitan kokatzen da. Honakoa da hitzarmen honen markoa: UPNren gobernuek hainbeste urtetan zehar isilarazitako eta ahaztutako alor honetan Gobernuaren politika publikoak garatzea”, azpimarratu du Martínezek Goi Ganberaren osoko bilkuran eman den eztabaidan.
“Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa oroimenari dagokionez lan instituzionalaren erreferente diren erkidegoak dira. Horrela aitortu zuen Carmen Calvo presidenteordeak Oroimen Demokratikoaren Lehen Konferentzia Sektorialean. Gogorarazi nahi dizuet Nafarroan jada oroimendun eskolak sortu genituela eta hilotzen desobiratzerako politika publikoak garatu genituela, DNA banku publiko baten sorrerari esker desobiratzeen ondoren identifikazioak eginez gainera”, azpimarratu du senatari autonomikoak.
Koldo Martínezek bere hizketaldia aprobetxatu du ere “indar politiko guztiak animatuz, eduki ditzakegun inertziak gaindituz, oroimenaren kudeaketa integrala ahalbidetuko duen Oroimen lege bat aurrera atera dezagun, oroimen historikoa eta arestikoa lantzeko, giza eskubideen urraketa guztiena, eta biktimak zein biktimarioak kontuan edukiko dituena. Izan ere, jaun andreok, oroimenik gabe, egiarik gabe, justiziarik gabe eta erreparaziorik gabe, ez dago ez bakerik ez bizikidetza demokratikorik”.
Koldo Martínez