Itzuli

Geroa Baik tokiz kanpokoa eta zentzugabea deritzo Rozalejoko okupatzaileek ETA-kide bati omenaldia egitea

Geroa Baik tokiz kanpokoa eta zentzugabekeria deritzo Rozalejoko Markesaren Jauregia okupatzen ari duten pertsonek, datozen asteetarako aurreikusten dituzten ekintzen artean Mikel Castillo ETAkideari omenaldia egitea egotea, eta ‘Gudari Eguna’ ospatzea.

Koalizioak ohartarazi duenez “Jauregiaren barnean burutzen ari den proiektu politikoa, azken asteetan aldarrikatu duten auzo-proiektutik oso aldendurik dago. Azken egunetan sare sozialen bitartez iragarri dituzten jarduerek, iraganean ainguratutako proiektu politikoa agertzen dute eta plurala eta komunitarioa izatetik oso urrun dago”.

Zentzu honetan, Geroa Baik orain aste ugari iragarri zuen “Jauregia okupatzen ari diren pertsonek zigilu judizial bat hautsi ondoren eraikina hustu beharko luketela eta aldaketaren Gobernuari bere proiektua burutzen utzi, azken hau bati nafar guztion onurarako”. Koalizioak azpimarratu duenez, jarduera haiek “aldaketaren aurka egiteko interesa frogatzen dute, bai eta erakundeetatik burutzen ari den oroimenaren, bakearen eta biktimen aitorpenaren aurka egitekoa ere”.

Azkenik, Geroa Baik gogorarazi du Nafarroako Gobernuak Rozalejoko Markesaren Jauregia hustutzeko agindua artxibatzeko epailearen erabakiari helegitea jarri diola, eta herritar guztien onurarako ondasun publiko hori berreskuratzeko hustutzea modu ordenatuan egitea espero du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko