Itzuli

Servini epaileak gizadiaren aurkako krimenengatik Martín Villa auziperatzearekin bere onespena agertu du Geroa Baik

Autu honek espainiar Estatuan hamarkadetan zehar inposaturiko inpunitateari amaiera jarriko diola espero du koalizioak

    Geroa Baik bere onespena agertu du María Servini epaile argentinarrak gizadiaren aurkako krimenengatik Martín Vila auziperatzeko agintearen aurrean. Koalizioaren iritziz berri ona da ministro ohi frankista heriotza ugariren ustezko erantzule dela dioen autua, heriotza horien artean Germán Rodríguezena dagoelarik.

    Hamarkadetan zehar inposaturiko inpunitatearen aurka borrokatzeko saiakeretan amore eman ez duten antolakunde memorialisten, Giza Eskubideen defendatzaileen eta pertsona partikularren lana aitortu eta eskertu du Geroa Baik. Zentzu honetan, koalizioak auziperatze honen garrantzia azpimarratu du, oroimenik eta justiziarik gabe ez baitago biktimentzako erreparaziorik.

    Bestalde, Geroa Baik azpimarratu duenez, lehen informazioen arabera, orain Argentina eta Espainiaren arteko erreguzko komisio baten prozesua hasten da, eta zentzu honetan koalizioak espero du Estatuko Administraritzak ez duela inolako trabarik ez oztoporik jarriko prozesu honetan.

    Azkenik, Geroa Baik deitoratu du beste herrialde bat izan dela, kasu honetan Argentina, urte gehiegitan zehar isilarazitako delitu larri hauen argitzea bere gain hartu duena.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko