Geroa Baik ETAren biktima guztientzako aitorpena, justizia eta ordaina eskatu du Udaletan mozio bat aurkeztuz

Geroa Baik ETAren biktima guztientzako, bereiztasunik gabe, aitorpena, justizia eta oroimena eskatu du, bertan dagoen Udaletan aurkeztu duen mozio baten bitartez.
Ekimenean, Geroa Baik gogorarazten du ETAk egindako kaltea aitortzen duen eta barkamena eskatzen duen jakinarazpen bat plazaratu zuela jada, “aurrerapauso bat dena, baina berandu iritsi dena, Nafarroako gizarteak hamarna urte bait daramatza ETAren behin betiko aldebanako desegitea modu argian eta tinkoan eskatzen”.
Mozio horretan gainera, Geroa Baik bere adostasun eza agertzen du “jakinarazpen horretan egiten den ETAren biktimen bereizpenarekin eta kategorizazioarekin”, eta “biktima guztientzako aitorpen, justizia eta ordainerako gure eskera tinkoa” berretsi du.
Horregatik guztiagatik, ebazpen puntuen artean, Geroa Baik zera proposatu du: ETAk egindako atentatu guztien gaitzespena; ETAren behin betiko, aldebanako eta baldintzarik gabeko desegitea; eta ETAren bortizkeriaren biktima guztientzako aitorpena, justizia eta oroimenaren eskakizuna.