Geroa Baik espero du ETA-ren armagabetzea behin betikoa izatea gizartearen eskariari erantzuna emanez
Geroa Baik ETA-ren armagabetze iragarpenak behin betikoa izatea espero du, hitza bete dezan eta aldebakartasunez eta baldintzarik gabe desegin dadin, gizartearen eskaerari erantzuna emanez, beti eskatu baitu bere desegitea.
Koalizioaren iritziz aukera historiko batean gaude inoiz existitu behar ez lukeen gure historiaren atal bat ixteko, eta espero du erakunde guztiak egoeraren mailan egoten jakitea.