Itzuli

Solanak ziurtatu du ETAren desegitea “aspalditik itxaro genuela” eta “aldebanakoa eta erreala” izan behar duela

María Solana María Solana

María Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileak adierazi duenez “aspalditik itxaro genuen” ETAren desegitea eta azpimarratu du Foru Exekutiboak “beti defendatu duela berandu baino lehen iritxi behar zela”.

Parlamentuko osoko bilkurara sartu aurretik komunikabideei egindako adierazpenetan, Solanak berretsi du “aspalditik eskatu dugula une hau”. “Nafarroako gizarteak aho batez eta jada aspalditik hona egindako eskakizuna da”, azaldu du.

ETAren desegitea “irits” dadin eskatu du Gobernuko bozeramaileak eta “behin betikoa eta tinkoa dadila”. “ETAren armagabetzea eman zenean, aldebakarrekoa, osoa eta behin betikoa izan behar zuen eta orain ETAren desegitea modu berekoa izan behar da, behin betikoa, erreala eta aldebakarrekoa”, azpimarratu du.

Solanak nabarmendu duenez “badirudi berehalakoa izango dela”. “Denbora gehiegi darama gizarte honek ETAren terrorismoa pairatzen eta bere desegitea eskatzen”, esan du, gaineratuz “iragarri duen bezalakoa izatea espero dugula”. Hala ere, ziurtatu du “iragarpen hau nola egiten den eta nola gauzatzen den ikusi beharko dugula”.

“Beti eskatu zaio ETAri aldebakarreko moduan, modu errealean eta osoa desegin dadila eta behin betikoa izan dadila”, errepikatu du, gaineratuz “desio hau nola beteko den ikusteko zai gaude”.

Iragarpen honek Gobernuz zentralaren mugimendurik ekarriko ote duen galdetuta, hala nola ETAren presoen gaia, María Solanak erantzun du “hori Gobernu zentralaren eskuetan dagoela, ez dut uste nik erantzun behar diodanik galdera horri”. “Baina egia da lurralde honen normalizazio politikorako, denok baikara kontziente oraindik asko dagoela egiteko, Nafarroako Gobernuan aldarrikatzen dugula garrantzitsua eta nahitaezkoa dela pauso hau, ETAk pauso hau aldebakarreko moduan ematea eta behin betiko desegitea eta desagertzea”, esan du.

Zentzu honetan, Solanak azpimarratu du ETAren desegitea “beharrezko pausoa dela gizarte bezala berritu ahal izateko bakeari dagokionez, bizikidetzari dagokionez eta hainbeste eskatu den gizarte honen normalizazio politikoa iristeko ere”.

Izena eman gure buletina jasotzeko