Itzuli

    Gure gizartean indarkeria mota ezberdinak pairatu dituzten biktimen erreparazioarekin bere konpromiso aktiboa agertu du Geroa Baik

      Larunbat honetan Iruñean Geroa Bairen egoitzan Esther Cremaes Senaturako hautagaiarekin eta Ana Ollo Herritarrekiko Harremanen kontseilariarekin batera egindako prentsaurrekoan, Solanak azpimarratu du “ETA jada desegin den arren, bere indarkeriaren bidegabekeriak eragindako zauriak gaur irekita jarraitzen dutela”.

      Horregatik biktimen oroimenaren alde lan egiteko deia egin du, “justiziagatik baina baita ere gure gizarteak eta etorkizuneko belaunaldiek gertatutakoa ezagutu dezaten eta horrelakorik berriro ez gertatzeko neurriak jar ditzaten”. Halaber, azpimarratu duenez “biktima guztiak dira ezberdinak baina guztiak dira biktima; ezin da inpunitate eta ahazte espaziorik egon”.

      Motibazio politikoko biktimen aitorpenerako foru legea gogorarazi du, “PP, Ciudadanos eta Vox alderdiek helegitea jarritakoa alegia”, eta “desmemoria eta ahaztea indarkeria eszenatokiak gainditzeko errezeta moduan hartzea” gaitzetsi du.

      María Solanak ziurtatu duenez “bizikidetzaren aldeko lana Geroa Bairen nortasun marka izan da eta hala izaten jarraitzen du”, eta pasa den legegintzaldian Bake eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren sortzea baloratu du. Zentzu horretan, bere formakuntzak “politika berri hauen buruan” egon dela nabarmendu du, “etika, oroimena eta giza eskubideekin dugun konpromisotik”.

      Erakundeek “modu aktiboan” lan egiteko beharra azpimarratu du Solanak, “giza duintasunaren eta giza eskubideen defentsan; pluraltasuna eta aniztasuna konfrontazio arrazoi moduan ulertu ordez aberastasun iturri ulertzearen aldeko defentsan; giza eskubideen urrapenaren biktimei erantzuna emanez; eta biktimentzako justizia ekintza moduan eta gure gizartearentzako jardun sendatzaile moduan oroimena berreskuratzean”. Baita ere “indarkeria gaitzesten duen iraganerako begirada kritiko eta etikoan, beti izan baita bidegabea eta justifikaezina”, gaineratu du.

      Horren aurrean, “batzuen isiltasuna eta besteen ekintza eza” egotzi ditu, “agerian geratu baitira urte hauetan, bitartean oroimenaren alde lan egin nahi baldin bada aukera badagoela Geroa Baik frogatu duelarik”.

      “Asko da lortu duguna, baina erronka garrantzitsua da eta enfrentamendua, diskriminazioa, fanatismoa edo xenofobia elikatu nahi dutenen aldetik mehatxua handia da ere”. Horrela, “oroimena” behar dela azpimarratu du, “aitorpena eta erreparazioa egiteko, elkar bizitzeko, errespetatzeko, ahazturan ez erortzeko, gertaera trajiko horiek berriro ere ez gertatzeko”.

      Bere aldetik, Esther Cremaes Senaturako hautagaiak ‘Mozal legea’ deiturikoaren “berehala bertan behera uztea” eskatu du, horrela “bilera baketsua eta adierazpen askatasuna bezalako askatasunen jardutea bermatuko baitira”. “Eskubide demokratikoetan sakontzeak bizikidetza hobea lortuko du Estatu mailan”, azpimarratu du.

      Halaber, “sistema judizialaren erreforma, inkomunikazio erregimena bertan behera uztea eta espetxeratutakoen tortura eta tratu txar salaketen ikerketa” eskatu ditu.

      Esther Cremaesek nabarmendu duenez Geroa Baik “edozein indarkeria mota gaitzesten du, nondik datorren axola gabe eta noiz gertatu den axola gabe”. Gainera, “diktadura frankistaren biktimen egia, justizia, erreparazio eta berriro ez errepikatzeko bermerako eskubidea aitortzea” aldarrikatu du, “bai eta edozein banda terroristak edo talde paramilitarrek egindako krimenenak ere”.

      Era berean, “oraindik indarreko desagerpen egoeran dauden pertsonen lokalizaziorako Estatu politika egoki bat” ezartzearen alde egin du.

      Azkenik, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak nabarmendu duenez aurreko Foru Exekutiboa “zerotik hasi zen” oroimen, bake eta bizikidetza politikak lantzen. Hala ere, azpimarratu duenez “apostua argia izan zen, indarkeria ezberdinetako biktimetan” fokatutako neurriekin, horien artean frankismoaren biktimak zeudelarik, hobi ateratzeak bultzatuz.

      Lan hori, nabarmendu du, “biktima guztiekin egin da, distantziakidetasunetan erori gabe”. Zentzu honetan, aurreko Exekutiboak ETAren terrorismoaren biktimekin egindako lanean “harremana batere erraza” ez zela izan aitortu du, azpimarratuz “bide horretan Nafarroan inoiz arretarik jaso ez zuten ETAren biktimen aurkitu garela”.

      “Beste indarkerien biktimak” aipatu ditu ere, “oraindik aitortu gabe jarraitzen baitute, lehen Estatuak eta orain PP, Ciudadanos eta Vox bezalako alderdiek, biktima horien aitorpenerako Parlamentuak onartutako legeari helegitea jarri baitzioten”. Olloren arabera “horregatik da hain garrantzitsua Geroa Baik Madrilen ahotsa edukitzea”.

      Bestalde, Ana Ollok nabarmendu duenez “Nafarroa anitza da”, eta horrek “balioa eta aberastasuna” ematen du. “Aniztasun hori nafar gizartearentzako sendotasun bilakatu dadin” eskatu du, eta “iraganeko mamuak, mezu xenofobo eta aporafoboen bitartez astintzen dituzten korronteen” aurka ohartarazi du ere.

      Izena eman gure buletina jasotzeko