Geroa Baik Nafarroako Gobernuaren jarduera babestu du, ETA-ren armagabetzea "aldebakarrekoa, osoa, egiaztagarria eta legala" bermatzeko egin baita

Koldo Martínez, Geroa Baiko parlamentuko eledunak, UPNk Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariaren aurkako salaketak gaitzetsi ditu, ETAren armagabetzearen inguruan pasa den asteazkenean egindako bilera dela eta, Eusko Jaurlaritzako eta Iparraldeko Mankomunitateko ordezkariekin eta Naziarteko Egiaztatze Batzordeko Koordinatzaile Ram Manikkalingamekin batera.
Martínezek gogorarazi duenez Nafarroako Gobernua bera izan da elkarretaratzea argitara eman duena, bai eta bertan parte hartu zuten pertsonen nortasuna. Zentzu honetan, ziurtatu du “horrelako zitek eduki behar duten diskrezioa eta UPN bidegabeki salatzen duen ezkutapena ezberdindu beharra dagoela, Nafarroako Gobernua bera izan denean bilera horri buruz informatu duena”. “Zein ezkutapen da bilerari buruzko komunikazio publikoa dakarrena, bertan egon zirenen eskutik emana gainera? UPNk ardura gehiago eta leialtasun instituzionala erakutsi beharko luke horrelako seriotasuna duen gai baten gainean”.
Geroa Baiko parlamentuko eledunaren arabera, “Nafarroako Gobernuaren jarduerak gure babes osoa merezi du, bere formari dagokionez, gai oso delikatua eta garrantzitsua den heinean diskrezio osoa eta lan isila behar baitu, bai eta bere fondoari dagokionez ere, bake justu eta iraunkorra alegia, nafar gizarte osoak nahi duena”. Ideia honetan sakonduz ziurtatu du “Lehendakaria armagabetze prozesu honetan eman diren pauso guztien jakinaren gainean egon dela eta horrela adierazi duela, beti defendatuz armagabetzea aldebakarrekoa, osoa, egiaztagarria eta legezkoa izan behar duela, Nafarroako Parlamentutik ere premiatu den moduan”.