Itzuli

Geroa Baik bere kezka agertu du haurtzaroaren eta bizikidetzaren aurka egiten duten jarrera xenofoboen aurrean

Isabel Aranburu parlamentariak ziurtatu duenez “Nafarroako Gobernuaren eginkizuna da gizarte kohesioa zaintzeko politikak proposatzea”

    Isabel Aranburu Isabel Aranburu

    Geroa Baik bere kezka agertu du zenbait gazteren jokabide jakinen inguruan azken egunotan entzundako adierazpen publikoen aurrean, adingabe atzerritarrei egotzi baitzaizkie jokabide horiek, eta salatu duenez “mota honetako jarrera xenofoboek Haurtzaroaren eskubideen eta bizikidetzaren aurka egiten dute”.

    Isabel Aranburu koalizioko parlamentariak ziurtatu duenez, “erakunde publikoen eginkizuna da, Nafarroako Gobernuarena kasu honetan, gai honi berandu baino lehen heltzea eta irmotasunez egitea gainera, gure Komunitateko gizarte kohesioa zaintzeko politikak proposatuz”.

    Aranburuk ziurtatu duenez, “azken egunotan entzun ditugun adierazpenek adingabeak kriminalizatzen dituzte, eta baldintza xume batengatik gainera, haien jatorria alegia, eta Haurtzaroaren eskubideen defentsaren ikuspuntutik zeharo onartezinak diren epaiak dira horiek”.

    “Adingabe atzerritarrak ordena publikoko arazoekin identifikatzeko, benetan urduritasuna sortzen duten eta hein batean edo bestean egiaztaturik dauden gertakari batzuk erabiltzea gaitzesgarria izateaz gain, posizionamendu antidemokratiko eta totalitarioa agertzen du”, azpimarratu du Geroa Baiko parlamentariak.

    Aranburuk gainera nabarmendu duenez, “balorazio mota hauek, errespetuan eta ezberdinarekiko konpromisoan oinarrituriko bizikidetza apurtzeko eta Nafarroa komunitate abegitsua izaten jarraitzeari uzteko bide arriskutsu bat irekitzen dute; hori baita gure herritarren gehienak zalantzari gabe elkarbanatzen duen gizarte eredua”.

    Horregatik guztiagatik, Geroa Baiko parlamentariak Eskubide Sozialen Departamentuari zuzenduriko interpelazio bat erregistratu du Foru Ganberan, akonpainamendurik gabeko adingabeei bideraturik egun burutzen dituen eta etorkizunean burutzea aurreikusten duen ekintzen berri eman dezan.

    Izena eman gure buletina jasotzeko