Koldo Martínez: “Biktimen oroimenean larunbatean egindako ekitaldia generikoa eta sinbolikoa izan zen, aipamen zehatzik gabekoa”
Geroa Baik, larunbatean Foru Gobernuak antolatua egin zen motibazio politikoko biktimen aitorpen eta ordainerako ekitaldia defendatu du astelehen honetan, ekitaldia “generikoa eta sinbolikoa” dela esan baitu eta Geroa Baiko parlamentuko eledun Koldo Martínezen arabera “ez zen biktima bakar bat ere zehazki aipatu”.
Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Batzarraren ondoren komunikabideei adierazpenetan, Martínezek esan du larunbateko ekitaldia foru legean jasota zegoela eta “biktimen aitorpenerako eta ordainerako ekitaldia izan zela, ekitaldi generiko bat, sinbolikoa”. Jarraitu duenez, “Parlamentu honetan ordezkaturik gauden indar politiko guztien, bi ezik, ordezkariez gain, 70 udal, giza eskubideen alorreko elkarte baino gehiagoko ordezkari egon ziren, bai eta Bake eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak arreta emandako pertsonak ere.
“Niretzako garrantzitsuena Nafarroako Gobernuak, Parlamentuak eta UKNF-k izenpetutako adierazpen instituzionala izan zen, indarkeria politikoaren biktimei elkartasuna, aitorpena eta pertsona guztientzako giza eskubideen defentsarekiko hiru erakundeen konpromisoa erakutsiz, bai eta Gobernuen ugariren aldetik urte luzez utzikeria eta arreta eza pairatu duten biktima hauei barkamena eskatuz”, azaldu du.
Martínezek adierazi duenez oposizioak “jakin beharko luke legearen aurka Estatuko abokatuak Auzitegi Konstituzionalean legeari jarritako helegiteak biktimak nortzuk diren esango duen batzorde bat egitea ekiditen duela”. “Ekitaldian ez zen biktimarik zehazki aipatu eta ez zitzaion omenaldirik egin biktima zehatz bakar bati ere, generikoa eta sinbolikoa izan zen ordea”, azpimarratu du, kritikatuz oposizioak “zarata egin nahi duela gai honekin, modu alderdikoian interesatzen zaiolako”.
Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak gainera astelehen honetan adierazpen instituzional bat onartu du, “Lehendakariari militar talde batek egindako irainak” Ganberak gaitzesteko. Koldo Martínezek bere “kezka larria” adierazi du “jardunean dauden militar hauen jarreragatik” eta azpimarratu du “benetako irainak direla, horien ziurtasuna dago eta horien ziurtasuna eduki behar duena jaso du jada”. “Helbide askotara iritsi diren e-posta pribatuak dira, iritsi diren lekuetara iritsi dira eta ezagutu behar ez zituzten pertsonek ezagutu dituzte, espainiar Armadako militarrek izenpeturiko e-postak dira eta Armadako erantzule gorenaren ezagutzan jarri direnak”, esan du.
Koldo Martínez