Iruñeko Geroa Baik bere babesa berresten du ETA-ren biktimen plaken jartzearen aurrean eta gai honekin alderdikeriarik egin dezan eskatu dio UPN-ri
Erregionalistek Iruñeko Udalean adierazpen instituzional bat aurkeztea kritikatu du koalizioak, Eledunen Batzarrak datorren ostegunean gai hau jorratuko duela iragarri baitu
Iruñeko Geroa Baik bere babesa agertu dio ETAren biktimen plakak jartzeari, Nafarroako Parlamentuan 2016ko ekainaren 2an onartu zen mozioan zioen moduan, eta UPK gai honekin egiten ari duen alderdikeria eta manipulazioa salatu ditu, gaur Iruñeko Udalean adierazpen bat aurkeztu baitu nahiz eta iragarria izan den jada gai hau datorren osteguneko Eledunen Batzarrean jorratuko dela.
“Geroa Bairen jarrera ezagutzera eman dugu gai honen inguruan, ETAren terrorismoaren biktimen plaken jartzeari babesa ematea alegia, 2016ko ekainaren 2an onartu zen mozioa betez, onartu baitzen Nafarroako Gobernua premiatzea Nafarroako Udalekin eta biktimen familiekin batera, ETAk egindako erailketen lekuetan plakak jartzera, plaka horietan biktimen izena eta atentatua gertatu zen data agertuz”, gogorarazi du koalizioaren udal taldeak.
“Biktimekiko gure jarrera argia da eta uste dugu lan hau modu instituzionalean burutu beharra dagoela, Nafarroako Gobernuarekin batera eta biktimen familien adostasunarekin. Horregatik UPNri eskatu diogu bere adierazpen proposamena erretira dezaten, lan hau modu instituzionalean egin beharra dagoela uste dugulako eta ez era alderdikoian”, azpimarratu du.
Zentzu honetan, koalizioak UPNri eskatu dio “biktimek merezi duten duintasunagatik” diskurtso latza erabiltzeari utzi diezaion bai eta biktimak politikoki erabiltzeari ere, “ez baitira bereak, gizarte guztiarenak baizik”. “ETAk eraildako pertsonen oroimenean plakak jartzea zuzena eta positiboa deritzogu, eta zentzu horretan uste dugu Nafarroako Gobernuarekin batera indarkeriaren biktima guztien oroimenaren, justiziaren eta ordainaren alde lanean jarraitu beharra dagoela”, amaitu du Iruñeko Geroa Baik.