Iruñeko Geroa Bairen adierazpena terrorismoaren biktimen gaineko erakusketa dela eta udalaren erabakia baliogabetzen duen autuaren aurrean
Iruñeko Geroa Bai Udal Taldeak ondorengoa adierazten du:
- Nafar koalizioaren aldetik inoiz ez da egon eragozpenik Iruñean terrorismoaren biktimen gaineko erakusketa egiteko, gure begirune osoa baitute.
- Azken astearteko Gobernu Batzordean, Iruñeko Geroa Baik, Iruñeko Udalak erakusketa hau egiteko lagun zezan proposatu zuen, bai eta Udalaren areto erabilgarri bat eskaintzeko. Proposamena aho batez onartu zen.
- Epailearen autuaren lege-edukia analizatu gabe, ez dugu autu horri helegitea aurkeztea proposatuko eta erakusketa Gotorlekuko Arma Aretoan normaltasunez egin dadila espero dugu.
- Hala ere, Iruñeko Geroa Bairen ustez, Gotorlekurako proiektua arte eta kultura jardueretara bakarrik mugatu behar da eta hemendik aurrera erabaki hori betetzen jarraitu dadila espero dugu.