Geroa Baik Otsoportilloko monumentuan egindako pintadak gaitzetsi ditu, bizikidetzaren, oroimentaren eta duintasunaren aurkako atentatua baitira
Geroa Baik Urbasan Otsoportilloko leize ondoko monumentuan agertutako pintada falangistak gaitzetsi ditu, bizikidetzaren, Oroimen Historikoaren eta giza duintasunaren aurkako atentaua direla iritzi baitu, eta bere helburu bakarra gizartea mahatxatzea eta izutzea besterik ez baita.
Koalizioak gogorarazi du Otsoportilloko leizera 1936ko altxamenduaren ondoren erahildako pertsona ugari bota zirela, eta iaz Aranzadi elkarteak toki horretan zeuden gorpu ugariren hobitik ateratzea eta identifikatzea burutu zuela.
“Leize honek altxamendua dela eta erahildako eta jazarritako pertsona guztiak sinbolizatzen ditu, horregatik gure babesa eman nahi diegu ere gure lurraldean jazarpen frankista jasan zuten familia guztiei”, azpimarratu du Geroa Baik.
Koalizioaren aburuz, “onartezina da gaur egun mota honetako erasoak ikusi behar izatea, jazarpen frankista pairatu zuten pertsona guztiei min eta sufrimendu gehiago eraginez”.
Azkenik, Geroa Baik gogorarazi du bihar omenaldi ekitaldi bat egingo dela Otsoportilloko leizean, eta nafar hiritargoari deialdia luzatu dio bertara joateko eta frankismoaren biktimekiko elkartasuna adierazteko, bai eta bizikidetzaren aldeko denon apustua.