Itzuli

Koldo Martínez: “Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentearen hausnarketak eta ekarpenak eskertzen ditugu”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerrak Alfonso Sánchez AVTko presidenteak berriki esandako hitzak bere egin dituzte, “Nafarroan alderdi batenak diren biktimak daudela” alegia, UPN eta PPNk ordea foru Gobernuak Nafarroan ETAren biktimekin duen jarrera kritikatu dutelarik.

Geroa Bairen aldetik, Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren Koldo Martínezek esan duenez “AVTko presidentearen hausnarketak eta ekarpenak pozez hartu ditugu eta eskertzen ditugu, bere iritziz Gobernu honen errealitatea eta biktimekin duen harremana zein del agertu baitu”.

Gaineratu duenez “funtsezkoa da Gobernu honentzat zilegitasunik gabeko bortizkeria ekintza guztien egia bilatzea”. “Egiarekin bakarrik egingo da justizia eta aitortuko da ETAren biktimen duintasuna, ETA kentzen saiatu zen duintasuna eta azkenean kendu ez ziena”. Martínezek adierazi du datorren otsailaren 5ean AVTk eta Nafarroako Gobernuak jardunaldi bat antolatu dutela Baluarten “AVTk nola lan egiten duen” inguruan hitz egiteko. 

Izena eman gure buletina jasotzeko