Itzuli

Koldo Martínez: “ETA ekitaldi bakar, aldebakarrekoan, osoan, behin betikoan eta egiaztatuan armagabetzea beharrezkoa da”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak gaur Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren esan duenez “beharrezkoa da ETAk ahalik eta denbora tarte txikienean armagabetze ekitaldi bakar, oso, behin betikoa eta egiaztatua egitea”.

Martínezek nafar eta euskal gobernua gonbidatu ditu “ekitaldi hau lagun dezaketen kudeaketa guztiak egin ditzaten, legezkotasun eta segurtasun bermearekin”, eta gobernu zentral eta frantsesari “ETAren armagabetzean lagun dezaten”. “Espero dugu inork interes alderdikoiak medio ETAren armagabetzea oztopatu nahi izatea”, adierazi du, azpimarratuz “armagabetzea dela orain, ez beste ezer”.

Gai honen inguruan Nafarroako Parlamentuak aho bateko adierazpen instituzionala egitearen aukera dela eta, esan du “oso zaila dela, ezinezkoa ez bada” ahora batez adierazpen bat onartzea. “Ez nuke hain ezkorra izan nahi horrelako gai garrantzitsu baten aurrean, gizarteak eskatzen duena gainera”, nabarmendu du, gaineratuz ez bada aho batez testu bat erregistratzen “oso sakonki deitoratuko nuke”.

ZORRARI BURUZKO KONTUEN GABERAREN TXOSTENA

Zorraren bilakaeraren gainean Kontuen Ganberak landutako txostena dela eta, Martínezek esan du txosten horrek “UPNren gobernuek 15 urtetan zehar egindako kudeaketa ezin txarragoa agerian uzten duela, nafar gizartearentzako hipoteka handi bat utziz”. “UPNk ikurrinak astintzen ditu, inposaketaz ari da eta alarmak eta izuak sortzen ditu 15 urtetan zehar kudeaketa arloan egindako politika lotsagarria ezagutu dadin ekiditeko”, azpimarratu du.

Geroa Baiko parlamentuko eledunak gainera, urte horietan zehar UPNren gobernu ezberdinek eraikitako azpiegitura erabiltezinak aipatu ditu, ezer ikustekorik ez baitzuten nafarron interesekin, hala nola Navarra Arena Pabilioia, Los Arcoseko zirkuitua, edo inondik inora ez doan tren baten plataforma eta “inolako planifikaziorik gabe egina”.

“Egungo Nafarroako Gobernuak zorra igortzen ari du, baina aldaketa iritsi zenean foru diru-kutxak hutsik zeudelako. Zor hau, UPNren gobernuek egindakoa baino interes tipo askoz ere txikiagoan lortu da eta alde askorekin gainera, hezkuntza zentroak eraikitzeko, osasun zentroak hobetzeko, Errenta Bermatuarentzako edota laguntza sozialetarako baita”, amaitu du Martínezek.

Izena eman gure buletina jasotzeko