Azcona: “Beti egon garen tokian gaude, biktima guztien aitormenean eta kasu honetan Tomás Caballeroren aitormenean eta bere familiaren ondoan”
Tomás Caballerori oroitza eginez hasi da Geroa Bai Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan, bere hilketaren 26 urteurrena baita gaur. Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak bere “babesa” agertu dio Caballeroren familiari eta bere formakuntza Iruñeko hilerrian egindako omenaldira joan dela adierazi du ere. “Beti egon garen tokian gaude, biktima guztien aitormenean eta kasu honetan Tomás Caballerorenaitormenean eta bere familiaren ondoan”, ziurtatu du.
Jarraian, Pablo Azconak Nafarroako Parlamentuko hurrengo osoko bilkurari erreparatu dio, bertan Geroa Baik garrantzia handiko gai bati helduko baitio berriro ere, gaurkotasun handikoa dena ere gainera, oroimenaren politika publikoak alegia. Horrela, gogorarazi duenez, pasa den ostegunean gai honi buruz Geroa Baik aurkeztutako ekimen bat onartu ondoren, hurrengo egunean NBEk mezu argia jaurti zuen zentzu honetan, zenbait Autonomia Erkidegoetako oroimen legeak bertan behera uztea gomendatuz. Azconak azpimarratu duenez, “Geroa Baitik Nafarroan egin den lanaren garrantzia azpimarratu nahi dugu beste behin, 2015ean lehenengo politika publikoak martxan jarri zirenetik, eta hiru testuinguru biktimologikoen biktimen aitormenean eta erreparazioan lanean jarraitu beharra dagoela diogu beste behin ere”.
Bestalde, koalizioak hurrengo kontrol saioan Nafarroako Gobernuari zuzenduko dizkion galderak zerrendatu ditu Geroa Baiko eledunak. Horrela, balore demokratikoagoetan oinarrituriko gizarte batean sakontzeko ireki den eztabaida dela eta Ollo kontseilariak kazeta batean egindako adierazpenetan Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko neurria aipatu duela azaldu du, eta Geroa Baik jakin nahi du egungo Sekretu Ofizialen Legean zein eragin zuzen dituen Nafarroako errealitatearengan. Halaber, Geroa Bai Landa Garapenerako kontseilariari galdegingo dio ere, Klima Aldaketa eta Trantsizio Energetikoaren Legean planteatzen den Herritar Asanblada sortzeko prozesua zein puntutan dagoen jakiteko. Eta hirugarrenik, koalizioak Kultura eta Kirol Kontseilariari egingo dio galdera, kirolaren lanbideetara sartzeko eta horiek jarduteari buruzko Foru Legeari buruzko informazioa jasotzeko helburuarekin.
Pablo Azcona