Itzuli

Datorren azaroaren 18an Elizondon programaturikoak bezalako ekitaldiek biktimen berbiktimazatzea eragiten duela gaitzetsi du Geroa Baik

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak datorren azaroaren 18an Joxemiel Gaztelu Otsandoren ETAko presoaren espetxetik irtetea dela eta Elizondon egingo diren ekitaldiak gaitzetsi ditu.

Ohar batean Martinezek adierazi duenez “edozein pertsonak bere zigorra bete ondoren bere senitarteko eta hurbilekoen sentimenduez gain, Elizondon programaturikoa bezalako eitaldiak –harrera, herri bazkaria eta ondorengo ekitaldi publikoa dituena- bortizkeria terrorista pairatu duten pertsonen berbiktimizatzea dira bai eta bizikidetza bultzatzeko ezer egin ez duten, guztiz kontrakoa ordea, ideia eta antolakundeei babes ematearen adierazpen publikoa ere”.

“Preso dauden pertsona ororen birsartze eta birgizarteratzearekin Geroa Baik duen konpromisoaz gain eta pertsona guztien Giza Eskubideekin begirunerik zorrotzenarekin, helburu politikoak lortzeko terrorismoa eta bortizkeriaren gaitzespena” berretsi nahi izan du koalizioaren bozeramaileak, bai eta “ETAren biktimei babesa eman”, horientzako oroimena, justizia eta ordaina eskatuz. 

Izena eman gure buletina jasotzeko