Itzuli

Adierazpen askatasuna funtsezko eskubide demokratiko moduan bermatzeko beharra defendatu du Geroa Baik

Iraingarriak izan daitezkeen arren, adierazpen askatasunaren baitan dauden ekintzak kriminalizatzea gaitzetsi du koalizioak

    Urriaren 12an Nafarroako Jauregi parean gertatutakoak direla eta, besteak beste Cristóbal Colón eta Felipe Viren itxurazko estatuen eraisketa, Auzitegi Nazionalak Koroaren aurkako delituagatik salatutako 12 pertsona deklaratzera deitu dituela ezagutu ondoren, Geroa Baik, funtsezko eskubide demokratikoa de heinean, adierazpen askatasunaren aldeko bere apustu tinkoa berretsi du, eta bizikidetzaren oinarrietan sakontzeko aktore politiko guztiei deia luzatu die. 

    Koalizioak gogorarazi duenez badira aurrekariak non Giza Eskubideen Europako Auzitegiak antzeko gertakarien aurrean ebazpena eman duen, adierazpen askatasunaren eskubidea gailenduz. Estrasburgoko Auzitegiak 2018an ebatzi zuenez, “adierazpen askatasuna, iraindu, haserretu edo mindu dezaketen informazio eta ideietara hedatzen da. Aniztasun, tolerantzia eta begirada zabaltasunaren zati da, eta horiek gabe ez ez dago gizarte demokratikorik”.

    Horregatik guztiagatik, urriaren 12an Iruñean egindako ekitaldi politikoa demokrazian adierazpen modu onargarria dela defendatzen du Geroa Baik. Modu honetan, adierazpen askatasuna bezalako funtsezko eskubide bat mugatzeko edozein saiakera gaitzesten du koalizioak, bai eta aipatutako ekitaldia eta bertan parte hartu zuten pertsonak kriminalizatzeko saiakerak ere. 

    Azkenik, koalizioak bizikidetzaren aldeko bere konpromisoa agertu du eta Nafarroakoa bezalako gizarte aurreratu batean aldarrikapen politikoak egiterako orduan, modu begirunetsu eta eraikitzaileak erabiltzearen aldeko apustua egiten du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko